Erramun Olabide
Wikipedia(e)tik
Raimundo German Olabide Karrera edo Erramun Olabide (Gasteiz, Araba, 1869ko martxoaren 15a- Okzitaniako Tolosa, 1942ko irailaren 9an) apaiz eta hizkuntzalari arabarra izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Apaizetxea eta unibertsitatea
Urduñan ikasketak hasi zituen, Loiolan Jesusen Konpainian sartu eta 1902an apaiztu egin zen.
Salamancako Unibertsitatean Filosofia ikasi zuen.
[aldatu] Euskalduntzea
Guraso gipuzkoarrak izanda ere, txikitan gaztelania eduki zuen etxeko hizkuntza. Gaztea zelarik, baina, ekin zion euskara ikasteari, Arturo Kanpion irakurri ondoren: "Entonces me avergoncé de llevar sangre eúskara en las venas y de ignorar la lengua nativa de los eúskaros". Hogeita zazpi urte zituen.
1914an argitara eman zituen bere lehenengo lanak euskaraz. 1919ko irailaren 21ean euskaltzain oso hautatu zuten. Itun Berria itzultzen hamar urtez ibili zen eta 1931n Bilbon argitaratu zuen.
[aldatu] Gerra Zibila
1937an erbesteratu zen, Espainiako Gerra Zibila zela-eta. Itun Zaharra ere euskaratu zuen, baina argitara eman gabe hil egin zen istripuz, Okzitanian zegoela.
[aldatu] Bibliografia
- 1914: "Loyola-tar Eneko Deunaren Gogo-Iñardunak".
- 1917: "Giza-soña".
- 1920: "Kisto’ren antz--bidea".
- 1958: Hil ondoren, Patxi Etxeberriak eman zuen argitara "Itun zâr eta Berria", Olabideren lanik garrantzitsuena.