Gasteiz
Wikipedia(e)tik
Gasteiz |
|||
---|---|---|---|
Araba | |||
|
|||
Izen ofiziala | Vitoria-Gasteiz | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Gasteizko kuadrila |
||
Posta-kodea | 010xx | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
525 m 276,81 km² 233.277 (2007) 822,11 bizt/km² |
||
Sorrera | 1181 | ||
Herritarra | gasteiztar | ||
Alkatea | Patxi Lazkoz (PSE-EE) | ||
www.vitoria-gasteiz.org | |||
Gasteiz Arabako hiriburua da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere 1980tik, bertan baitituzte egoitza nagusiak Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak. Halaber, Euskal Herriko bigarren hiririk handiena da.
Gasteiz euskarazko izen ofiziala da. Ofizialki Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak guztira 226.490 biztanle dauzka 2005eko datuen arabera, kopuru hau etengabe gorantz doalarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Gasteiz, Arabako lautadaren erdialdean kokatzen da. Alde zaharra muino txiki batean kokatzen da, eta hiria muino horren inguruan hazten joan da historia guztian zehar "olio mantxa" deritzon eredu urbanistikoaren arabera. Iparraldean, Zadorra ibaia kokatzen da eta hegoaldean Trebiñu eta honen mendiak.
Arabako lautadaren iparraldean zein hegoaldean mendi altuak daude, 1.400 metrotik gora dauzkan Gorbeia esaterako.
[aldatu] Klima
Gasteizek klima kontinentala dauka. Horren arabera, udak beroak izaten dira, eta neguak hotzak. Dena dela, tenperaturak nekez igotzen dira 35ºC-etatik udan. Neguan ohikoak izaten dira elurteak, eta izozteak. Tenperatura maiz jaisten da 0ºC-etatik, markaturiko bajuena -10ºCren azpitik dagoelarik.
Haran baten erdian kokaturik egoteagatik, ohiko izaten da oskarbi dagoen egunetan lainoa, horrek Gasteizko aireportuari arazoak sortzen dizkiolarik.
[aldatu] Gehiago jakiteko
Ondoko bi helbide hauek Gasteizen azken hamarkadetan izandako eguraldiaren joera eta azken datuen berri ematen dute:
[aldatu] Gasteizko auzoak
Gasteiz, hogeitazazpi auzoz osaturik dago. Auzo hauek etengabeko hazkundearen ondorio dira. Iparraldean Zadorra ibaiak mugatzen du hiria eta hegoaldetik Renferen trenbideak. Azken urteetan etxebizitza berri ugari eraikitzen ari dira Gasteizen eta auzo berri ugari ere. Auzo horietako bi, eraikitze prozesuan daude, Salburua eta Zabalgana, bakoitzean 10.000 etxebizitza inguru eraikiko direlarik.
Beste auzoak: Alde Zaharra, Zabalgunea, Koroatzea, Pilar, Lovaina, Gazalbide, Txagorritxu, San Martin, Mendizorrotza, Ariznabarra, Anglo-Vasco, Arantzabela, Done Jakue, Aranbizkarra, Arana, Babesgabetuak, Judimendi, Santa Luzia, Adurtza, San Kristobal, Ehari-Gobeu, Sansomendi, Arriaga-Lakua, Abetxuku, Zaramaga, Errekaleor.
[aldatu] Historia
Erdi Aroan, 1181ean Antso VI. errege nafarrak "Nueva Victoria" hiria fundatu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean. 1200ean Gasteiz Gaztelako koroan sarrarazi zen Alfonso VIII.ak hiria konkistatu ostean, zazpi hilabeteko setio luze baten ondoren.
Gure aroan, 1980ko maiatzaren 23an bihurtu zen Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1842 | 9.553 | |
1860 | 18.728 | |
1877 | 25.039 | |
1887 | 27.660 | |
1897 | 30.514 | |
1900 | 30.701 | |
1910 | 32.893 | |
1920 | 34.785 | |
1930 | 40.641 | |
1940 | 49.752 | |
1950 | 52.206 | |
1960 | 73.701 | |
1970 | 136.873 | |
1981 | 192.773 | |
1991 | 209.704 | |
2001 | 216.852 | |
2005 | 230.585 |
Gasteizek, 230.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Urtetik urtera kopuru hori %0,5 eta %1 inguru hazten delarik. Historian zehar biztanleriak hazkunde itzela izan du. Dena den, hiria XII. mendean sortu bazen ere, nahiko txiki mantendu zen XX. mende erdialderarte. 1940ko hamarkadan Gasteizek 49.752 biztanle baino ez zituen, orain hiriak dituenen bosten bat.
Hala ere, 1940ko hamarkadatik aurrera hiria etengabe haziz joan da, leku guztietako inmigrazioa erakarriz. Gasteizek lan eskaintza handia zeukan, horretan Mercedes bezalako lantegi handien etorrerak lagundu zuelarik. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea motelduz joan da, baina beste euskal hiri batzuetan ez bezala, ez da eten. Hiriarentzako bultzada handia izan zen 1981ean eratu berria zen Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Gasteiz aukeratu zuenean.
Azken urteetan, 2000. urtetik aurrera bereziki, Espainia kanpotik etorritako etorkinen etorrerak biztanleriaren hazkundea areagotu egin du. Iruñearekin batera, etorkin gehien dituen euskal hiriburua da gaur egun Gasteiz. Biztanleriaren %8 inguru da Espainiar estatutik kanpo jaioa.
Historian zehar, Gasteizek inguruko hainbat herrixka anexionatu ditu eta gaur egun duen azalera handia lortu du. Euskal Herriko udalerririk handiena da, 276,81 kilometro karraturekin. XIX. mendean Ali eta Elorriagako herrixkak anexionatu zituen, eta XX. mendean Ariñez, Foronda, Los Huetos eta Mendozako herrixkak. Herrixka hauetako batzuri Gasteizko Nekazal Gune deritze.
[aldatu] Gehiago jakiteko
[aldatu] Gasteizko udalerriko herriak
Gasteizko hiriaz gain beste herri txiki batzuk ere barnean hartzen ditu Vitoria-Gasteizko udalerriak: Aberasturi, Amarita, Andetxa, Andollu, Arangiz, Aretxabaleta, Argandoña, Ariniz, Arkaia, Arkauti, Armentia, Artatza Foronda, Askartza, Aztegieta, Berroztegieta, Betoñu, Bolibar, Ehari, Elorriaga, Erretana, Eskibel, Estarroa, Foronda, Gamarragutxia, Gamarra Nagusia, Gamiz, Gardelegi, Gaztelu, Gereña, Gobeu, Gometxa, Ilarratza, Ihurre, Jungitu, Krispiña, Lasarte, Legarda, Lermanda, Lopida, Lubinao, Mandoiana, Margarita, Martioda, Matauku, Mendiguren, Mendiola, Mendoza, Miñaogutxia, Miñao, Monasterioguren, Oreitia, Otazu, Otobarren, Otogoien, Subilla Gasteiz, Uribarri Dibiña, Uribarri Arratzua, Uribarri Nagusia, Villafranca, Zerio, Zuhatzu eta Zumeltzu.
[aldatu] Hauteskundeak
1979tik 1999ra Jose Angel Cuerdak kudeatu zuen alkatetza.
Gasteizko Udala Alderdi Popularrak kudeatu du 1999. urtetik 2007. urtera, Alfonso Alonso alkatearen bidez. Agintaldi haren hasieran, PSOEren babesa izan bazuen ere, geroago, PPk gutxiengoan agindu zuen Gasteizko hiria. Horrek, proiektuak aurrera ateratzeko desadostasun eta arazoak sortu zituen, inork gehiengorik ez zuelako.
2003ko udal hauteskundeetan, boto kopuruari dagokionean, PPk 38.248 boto lortu zituen, EAJk eta EAk 36.852, PSOEk 29.996 eta EBk 10.060. Baliogabeko botoak 6.277 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 1.723. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak (Gasteiz Izan) Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.
Udalaren zinegotzien banaketa honakoa izan zen azken hauteskundeetan (2007):
Hauteskundeotan, Gasteizko EAE-ANVren hautagaitzak legez kanporatuak izan ziren. Ondorioz, baliogabeko botoak ugariak izan ziren. Alderdi ekintzaleak zinegotzi bat aldarrikatzen du baliogabeko botoetan oinarrituz.
2007ko udal hauteskundeak eta gero Patxi Lazkoz sozialista da Gasteizko alkatea.
[aldatu] Monumentuak
- Gasteizko Katedrala: Gotiko estilokoa, Katedral Zaharra edo Andra Mariarena izenak ere hartzen ditu. XIII. mendean hasi ziren eraikitzen.
- Gasteizko Katedral Berria: Neogotiko estilokoa, XX. mendeko lehen erdialdean egin zuten.
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
[aldatu] Garraiobideak
Gasteizko garraio publiko nagusia autobusa da. TUVISA enpresa publikoak kudeatzen du zerbitzu hau, eta hiri osoan zehar dabiltzan 17 linea ezberdin daude. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan Gautxori zerbitzu berezia dago.
Hiria jasaten ari den hazkunde handiak, Lakua, Salburua eta Zabalganako auzo berriekin, beste garraiobide batzuk jartzera behartu ditu udaleko arduradunak. Horrela, 1990eko hamarkadan zehar, tranbia bat ezartzeko lehen egitasmoak aurrera eramaten hasi ziren. Atzerapen handiarekin, baina 2006. urtean obrak hasi ziren, eta 2007. urte bukaerarako buruturik egotea espero da. Horrela, hiria iparretik hegoaldera zeharkatuko duten bi linea eraikiko dira, EuskoTran enpresak kudeatuta.
[aldatu] Museoak
[aldatu] Ospitaleak
[aldatu] Bestelakoak
- Principal Antzokia
- Azkena musika aretoa.
[aldatu] Urtegia
Zadorra ibaiak sortutako Ulibarri-Ganboako urtegiak hiria eta ingurua urez hornitzen du.
[aldatu] Kirolak
Hiriak, beste edozein euskal hirik baino kirol azpiegitura gehiago dauzka. Auzo bakoitzean polikiroldegi bat dago, piszina eta bestelako ekipamenduekin. Horrez gain, hiriak bi kirol talde nagusi dauzka:
- Tau Baskonia, saskibaloi taldea, Buesa Arena pabilioian jarduten duena.
- Deportivo Alaves, futbol taldea, Mendizorrotzako zelaian jokatzen duena.
[aldatu] Gasteiztar ezagunak
Sakontzeko, irakurri: Gasteiztar ezagunak
Hiriko pertsona ezagunen artean, Almudena Cid, Juanito Oiarzabal, Iker Pou, Eneko Pou, Andoni Zubizarreta eta Martin Fiz kirolariak, Karra Elejalde eta Unax Ugalde aktoreak, Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria, Jose Angel Cuerda alkatea, Ignacio Aldecoa idazlea eta Jesus Guridi musikaria ditugu, besteak beste.
[aldatu] Jai egunak
- Apirilaren 28 - San Prudentzio
- Uztailaren 25 - Blusa eta nesken eguna
- Abuztuaren 4tik 9ra - Andra Mari Zuriaren jaiak
[aldatu] Hiri senidetuak
- Anaheim, Ameriketako Estatu Batuak
- Angulema, Frantzia
- Cogo, Ekuatore Ginea
- Kutaisi, Georgia
- Victoria, Ameriketako Estatu Batuak
- Vitória, Brasil
[aldatu] Ikus, gainera
- Gasteizko Eraztun Berdea
- Gasteizko jazzaldia
- Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordea
[aldatu] Kanpo loturak
- Hiriko informazioa Udalaren webgunean
- Alavesen webgunea
- Baskoniaren webgunea
- Santa Maria katedralaren zaharberritzearen webgunea
- Gasteizko jazz jaialdia
- Gasteizko berriak ingelesaz
Gasteizko herriak: Gasteiz | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariniz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Estarroa • Foronda • Gamarra Nagusia • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoiana • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla Gasteiz • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Villafranca • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
Arabako udalerriak | ||
---|---|---|
Agurain • Aiara • Amurrio • Añana • Aramaio • Argantzun* • Armiñon • Arraia-Maeztu • Arratzu-Ubarrundia • Artziniega • Asparrena • Badaiako Sierra Bravako Komunitatea • Barrundia • Bastida • Berantevilla • Bernedo • Bilar • Burgelu • Donemiliaga • Dulantzi • Ekora • Eltziego • Entzia-Iturrietako Partzuergoa • Erriberabeitia • Erriberagoitia • Eskuernaga • Gasteiz • Gaubea • Guardia • Harana • Iruña Oka • Iruraitz-Gauna • Kanpezu • Kripan • Kuartango • Lagran • Lantaron • Lantziego • Lapuebla de Labarca • Laudio • Legutio • Leza • Mañueta • Moreda Araba • Navaridas • Oion • Okondo • Samaniego • Trebiñu* • Urizaharra • Urkabustaiz • Zalduondo • Zanbrana • Zigoitia • Zuia |