Ertzaintza
Wikipedia(e)tik
Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoko bertako polizia da, 1982. urtean sortua. Hasiera batean, Bizkaia eta Gipuzkoan mikeleteak eta Araban minoiak ziren, geroago denak batuz. Araban minoiak oraindik ere mantentzen dira.
Ertzain deritzo polizia gizon-emakume banakoari. Ertzaña hitza Lauaxeta olerkariak asmatu zuen polizia izendatzeko (herri-zaina hitzetatik dator).
Espainiako Gerra Zibilean Jose Antonio Agirrek gidatutako Jaurlaritzak, gizarteko bakea eta ordenu soziala bermatzeko eskumenak bere eginda, aurretik zeuden poliziak (mikeleteak eta minoiak) batu egin zituen Ertzaintza deituriko taldean. Hau gaur egungo Ertzaintzaren aurrekari zuzena izan zen.
[aldatu] Graduak
- Superintendentea
- Intendentea
- Komisarioa
- Azpikomisarioa
- Ofiziala
- Azpiofiziala
- Lehen mailako agentea
- Agentea
[aldatu] Janzkerak eta unitateak
- Herri segurtasuna
- Herri segurtasuna, operatiboa
- Herri segurtasuna, mendi unitatea
- Trafikoko unitatea, motorista
- Lantalde mugikorra, erreskatea
- Lantalde mugikorra, istiluen aurkakoak
- Lantalde mugikorra
- Lantalde mugikorra, urpekariak
- Desaktibatzaile unitatea
- Lantalde mugikorra, lur-azpiak
- Helikoptero lantaldea, pilotoa
- Txakurren taldea