Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Wikipedia(e)tik
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) (Gaztelaniaz, Partido Socialista de Euskadi - Euskadiko Ezkerra) euskal alderdi politiko sozialista da, 1979an sortua. 1993az geroztik, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak (PSOE) Euskadin duen ordezkari politikoa da. 1993. urtean Euskadiko Ezkerra alderdi abertzalea PSEn sartu zen. 2002. urtetik, Patxi Lopez da idazkari nagusia.
Alderdiak bere izenean Euskadi hitza darama, euskal nazionalismoak sortua eta 1936ko Gerra Zibilararte, alderdiaren printzipioen aurka zegoena. Hala ere, alderdiko militante zen Santiago Aznarrek lehenengo Eusko Jaurlaritzako ikur gisa ikurrina proposatu zuen.
Euskadiko mehatzalde eta eremu industrialetan batipat izan ohi du PSEk indarra, Bizkaiko ezkerraldean adibidez.
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerraren gaztediak Euskadiko Ezkerraren Gazteak erakundean biltzen dira.
[aldatu] Historia
1979ko Gernikako Estatutua aprobatu osteko lehenengo Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundetan, PSEk, Gizarte Segurantzaren transferentzia Eusko Jaurlaritzari ematea eskatzen zuen. Baita ere, euskal banketxe publiko baten sorrera, portu eta aireportuen gestioa zein autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen zituen alderdiak.
1982rarte, Nafarroako Agrupazio Sozialista PSEren barnean zegoen, baina Nafarroan egindako biltzar batean Nafarroako Alderdi Sozialista sortzea erabaki zuten, PSEtik bereizita.
1986an, Jose Antonio Ardanza (EAJ) lehendakari bihurtu zen PSEren babesarekin eta Eusko Jaurlaritza EAJ-EA-PSE hirukote politikoak osatu zuen. Hirukote honek 1998. urtera arte iraun zuen, non PSE-EE Eusko Jaurlaritzatik atera zen.
1993an PSE eta Euskadiko Ezkerra (EE) alderdiek bat egiten dute, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra alderdia sortuz, eta Espainiako Alderdi Sozialistarekin (PSOE) federatzea erabaki zuen. Fusio hau euskal alderdi sozialista independente bat sortzeko pausoa izan zen, Kataluniako PSC bezalakoa, euskal abertzaleak zein espainiar nazionalistak alderdi berean batuta egon zitezen. Azkenean ez zen pauso hau eman eta gaur egun PSE-EE PSOEren zatia da.
[aldatu] Ordezkaritza institiuzioetan
Ordezkaritza instituzionala | PSE-EE |
---|---|
Zinegotziak | 339 |
Alkateak | 18 |
Bizkaiko Batzar Nagusiak | 14 51tik |
Gipuzkoako Batzar Nagusiak | 16 51tik (ganbararen presidentzia barne) |
Arabako Batzar Nagusiak | 14 51tik |
Eusko Legebiltzarra | 18 75etik |
Espainiako Kongresua | 9 18tik |
Espainiako Senatua | 9 15etik |
[aldatu] Kanpo loturak
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: Nafarroako alderdi politikoak |