Futbol
Wikipedia(e)tik
Futbola, hankarekin baloi bat gidatzen egiten den taldekako kirola da. Lurreko kirol garatuenetarikoa da, eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloia, 1 Formula eta Golfarekin batera.
Munduan zehar, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.
Eduki-taula |
[aldatu] Futbol zelaia
Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Alde bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.
[aldatu] Zelaiaren ezaugarriak
Hondorengo arau hauek kontuan izan behar dira ere:
- Neurriak: 90-110m luze eta 45-90 zabaleko laukizuzena izan behar da.
- Markatzeko modua: Zelaia <12cm-ko zabalera duen marra nabariarekin markatu behar da. Ertz bakoitzean poste bat kokatzen da, >1.5m neurtzen zuena eta banderatxo bat zuena gainean. Zelaia erditik banantzen da marra batez. Zelaiaren erdian puntu bat dago, eta puntua zentroa izanik, 9.15m-ko erradioa duen zirkunferentzia bat dago.
- Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira.
- Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara.
- Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan.
- Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.
[aldatu] Jokoaren arauak
Sakontzeko, irakurri: Futbol arauak
Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.
Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.
Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.
Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.
[aldatu] Jokalari ezagunak
Xabi Alonso Liverpool Ronaldinho Barça Messi Barça Guti Real Madrid
[aldatu] Talde garrantzitsuak
[aldatu] Mundukoak
[aldatu] Euskal Herrikoak
- Bilboko Athletic Club de Bilbao
- Donostiako Real Sociedad
- Iruñako Osasuna
- Gasteizko Alaves
- Eibarko Eibar
- Irungo Real Union
- Baionako Aviron Bayonnais
- Angeluko Isatsak
- Bermeo
- Bergarako Bergara K.E.
[aldatu] Selekzio nazionalak
Euskal Herriak ez dauka talde ofizialik, euskal futbol selekzioa existitu eta lagunarteko partidak jokatzen duen arren.
[aldatu] Futbol Txapelketa Nagusiak
[aldatu] Espainia mailan
- La Liga
- Izarren liga (1. maila)
- 2. maila
- 2. B maila
- 3. maila
- Erregional Preferentea
- Erregional lehen maila
- Erregional bigarren maila
- Erregearen kopa
- Superkopa
[aldatu] Frantzia mailan
[aldatu] Europa mailan
Europako Futbol Txapelketa (selekzioak)
[aldatu] Mundu mailan
Mundiala (selekzioak)
[aldatu] Kanpo loturak
- Prediction of the results of football games
- www.alertadeporte.com - Areto-futbolaren egunkari digitala(Espainia)