Mashreq
Wikipedia(e)tik
Mashreq المشرق Al-Mašriq arabierazko hitzaren euskarazko moldaketa da eta eguzkia sortzen den lekua edo sortaldea esan nahi du, arabiar munduaren ekialdeko zatia da. Mendebaldeko zatiak Magreb edo sartaldea du izena.
Kontzeptua geografikoa eta kulturala da. Ohituraz, Libiatik ekialderantz dauden arabiar munduaren estatuek osatzen dute Mashreqa, Libia Mashreq eta Magreb arteko zubia izanik. Hala ere, gaur egun, Magreb barruan sartzen da.
Mashreqen barnean Egipto, Sudan, Palestina (Autoritate Palestinarrak Arabiar Ligan onartua dago), Jordania, Libano, Siria, Irak, Saudi Arabia, Yemen, Oman, Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Qatar eta Kuwait daude. Europar Batasunarentzat, aldiz, Egipto, Jordania, Libano, Palestina eta Siriak baino ez dute osatzen.