Meskita
Wikipedia(e)tik
Meskita edo Moskea (Ipar Euskal Herrian) musulmanen tenplua da, otoitz egiteko lekua alegia. Halaber, bestelako funtzioak ditu, biltoki eta kulturgunearena besteak beste.
Historiako lehendabizikoa Kaaba da, Islameko lekurik sakratuena dena, gaur egungo Masjid al-Haram Meskitaren barruan dagoena, Meka hirian.
Otoitz egin eta elkarrekin biltzeko asteko egunari dagokionez, kristauentzat igandea nola, musulmanentzat ostirala hala.
Eduki-taula |
[aldatu] Arkitektura
[aldatu] Minaretea
Lehenenengo meskitek ez zeukaten minareterik, baina denborarekin gailendu egin zen osagai arkitektoniko moduan estetikarengatik. Hala ere, funtzio nagusia muezinak otoitz egiteko deiadarra zabaltzeko lekua izatearena da.
Munduko minareterik altuena Hassan II.aren Meskitarena da (Casablanca, Maroko), 210 metrorekin.
[aldatu] Musalla
Otoitz egiteko aretoa da, apaindurarik eta altzaririk gabekoa normalean baina lurra alfonbrek edo tapizek estalitakoa daukana.
Honen barruan qibla da hormarik agerikoena, erreferentziazkoa, Mekaranzko norabidea markatzen duena mihrab izeneko zuloaren bidez. Horma honetan minbar izeneko jarlekua dago, nondik eta Imanak zuzentzen duen otoitza.
[aldatu] Munduko meskitarik aipagarrienak
- Saudi Arabian: Masjid al-Haram Meskita (Meka) eta Masjid al-Nabawi Meskita (Medina).
- Israel: Al-Aqsa Meskita (Jerusalem).
- Siria: Umayyad Meskita (Damasko).
- Irak: Imam Ali Meskita (Najaf).
- Maroko: Hassan II.aren Meskita (Casablanca).
- Pakistan: Faisal Meskita (Islamabad) eta Badshahi Masjid (Lahore).
- Turkia: Hagia Sofia eta Sultan Ahmeden Meskita edo "Meskita Urdina" (Istanbul).
- India: Jama Masjid (Delhi).
- Txina: Huaisheng Meskita (Guangzhou).
- Espainia: Kordobako Meskita (Kordoba), gaur egun katedrala dena.
[aldatu] Euskal Herrikoak
Bilboko "Assalam Meskita", Solokoetxe auzoan kokatutakoa, Euskal Herriko gaur egungo moskea nagusietakoa da. Gasteizen bi meskita daude, "Sunna" eta "Altakua", biak Alde Zaharrean.
Historikoki, aipatzekoa da Tuterako "Meskita Nagusia" izan zena, IX. mendekoa, gaur egun existitzen ez dena bere gainean "Santa Maria Katedrala" eraiki baitzuten.