Ozono
Wikipedia(e)tik
Ozonoa (O3) edo oxigeno peroxidoa hiru oxigeno atomok osatzen duten molekula da. Kolorerik ez du eta usain atsegina du. Erradiazio ultramorea behar da ozonoa sortu ahal izateko. Gainera karga elektriko negatiboa du.
Martinus van Marum fisikari herbeherearrak aurkitu zuen 1781ean makina elektroestatikoekin lanean zebilenean. Gas (ozono) usaia somatu baitzuen. 1840ko maiatzean Christian Schönbein, Basileako Unibertsitateko kimikari alemaniarrak, ozono izena jarri zion.
[aldatu] Ozono geruzako zuloa
Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Zorionez, estratosferan ozono geruza bat dugu, Eguzkitik datozen uhin ultramore kopurua handia desbideratzen du.
Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (kloro-fluoro-karbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |