Sagar
Wikipedia(e)tik
Sagarra munduko frutarik landatuenetarikoa da. Malus generokoa eta Rosaceae familiakoa da. Sagarrondoa da fruitu hau ematen duen zuhaitza.
Sagar mota gehienak Etxeko sagarrondoa deituriko espezie batekoak dira
Euskal Herrian oso ezaguna da, batik bat berarekin egiten den alkoholdun edaria, sagardoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia laburra
Sagarra elikagai garrantzitsu bat izan da klima hotzetan, batez ere eta ziur aski munduko fruta-arbolarik zaharrenetarikoa da. Sagarra, zitrikoekin bat, denbora luzez mantendu daitekeen fruitua bat da. Orain gutxi arte, Asian, Europan eta Estatu Batuetan, sagarra udazken amaiera partean biltzen zen eta negu osoa gordetzen zen ganbara eta bestelako biltegitan, negu hotzean jakiak edukitzeko. Gaur egun, horrelako ohiturak aldatzen doaz, eta uneoro topa ditzakegu sagarrak, mota eta jatorri guztietakoak.
[aldatu] Sagar motak
7.500 sagar-mota baino gehiago daude munduan. Espezie gehienak klima epel eta azpitropikaletan landatu behar dira, eta ezin dira egokitu klima tropikaletarako, hasteko hotza behar baitute sagarrondoek.
[aldatu] Euskal Herrian
- Errege sagarra
- Errezila (Ibarbi sagarra)
- Txalaka
[aldatu] Munduan
Hona hemen sagar-mota nagusien zerrenda, jatorria eta landatze urtearekin bat:
- Braeburn: Zelanda Berria (1950), Argentina (Río Negro), Estatu Batuak
- Cameo: Washington (1980)
- Cortland: New York (1890)
- Cox's Orange Pippin: Britainia Handia, Zeelanda Berria
- Egremont Russet: Britainia Handia
- Empire: New York (1966)
- Fuji: Japonia (1930), Argentina, Río Negro (Argentina), Asia, Australia, Txile
- Gala: Zelanda Berria (1970), Estatu Batuak
- Ginger Gold: Virginia (1960)
- Golden Delicious: Estatu Batuak (1890), Argentina, Río Negro (Argentina), Europa
- Granny Smith: Australia (1868), Argentina, Río Negro (Argentina), Kalifornia
- Honeycrisp: Minnesota (1960)
- Idared: Idaho (1942)
- Jonagold: New York (1968), Estatu Batuak, Argentina, Río Negro (Argentina),
- Jonathan: New York (1920 urtetik), Estatu Batuak
- Lodi: Ohio
- McIntosh: Kanada (1811 urtetik)
- Newtown Pippin: New York (1759 urtetik), Oregon
- Old Apple: Ontario
- Pink Lady: Australia (1970), Argentina, Río Negro (Argentina), Estatu Batuak(ekialdea).
- Red Delicious: Iowa (1870), Estatu Batuak Argentina, Río Negro (Argentina),
- Rome Beauty: Ohio (1800), Argentina, Río Negro (Argentina),
- Winesap: AEB
- Worcester Permain: Britainia Handia
[aldatu] Grany Smith
Barietate hau oso azidoa da eta sukaldaritzan erabili ohi da. Azala berdea da, eta haste prozesu luzea du, baita klima beroa ere, guztiz hasteko. Honako hauek dira Espainian gehien kontsumitzen diren barietateak:
- Spur
- Verde doncella
- Errege-sagarra
- Golden delicious
- Starkrimson
- Starking
Sagarrak C bitamina kopuru handiak ditu, eta sagardoa egiteko ohitura handia dago Euskal Herrian