Saint Martin
Wikipedia(e)tik
Saint Martingo kolektibitatea Collectivité de Saint-Martin (fr) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Liberté, Égalité, Fraternité (frantses: «Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna») |
|||||
Ereserkia: La Marseillaise | |||||
Hiriburua | Marigot |
||||
Hiri handiena | Marigot | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | ||||
Gobernua | Errepublika Nicolas Sarkozy |
||||
Itsasoz haraindiko kolektibitatea. Guadalupetik bananduta |
2007ko otsailaren 22 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
53,2 km² (-) 0 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2004) - Errolda (1999) - Dentsitatea |
33.102 (-) 29.078 622 biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | euro (€ ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -4) Bai (UTC -3) |
||||
Interneteko domeinua | .mf | ||||
Telefono aurrezenbakia | +590 |
||||
Herritarra | Saint Martiniar | ||||
Saint Martin Karibe itsasoan dagoen Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitatea da. 2007ko otsailaren 22an gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuen, Guadalupetik bananduta. Kolektibitea Saint Martingo uhartearen iparraldeko aldeak eta gertuko uhartetxoek osatzen dute. Saint Martingo uhartearen hegoaldeko aldeak Sint Maarten du izena eta Holandarren Antilletako bat da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Saint Martingo uhartean karibeak eta arawakak bizi ziren. Frantziak uhartea okupatu zuen 1626 inguru, espainiarrak kanporatu eta 1648 Herbeheretako koroarekin ituna sinatu zuen uhartea banatzeko.
Erresuma Batuak XVIII. mendean eta XIX. mendeko hasieran uhartea okupatu zuen. Baina 1815eko Pariseko itunari esker betirako Frantziar boterepean geratu zen. Horrela, Saint Martin Saint Barthelemyrekin batera Guadalupeko azpiprefektura bihurtu zen.
2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik independentzia bozkatu zuten eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuten.
[aldatu] Geografia
Saint Martin uhartea menditsua da oso, iparraldeko aldiaren mendixka nagusiak honako hauek dira: Paradis mendigaina (424 m), Careta mendia (401 m), Flagstaff (390 m), Frantzia mendia (387 m), Akordioetako mendia (322 m), Marigot mendixka (307 m) eta O'Reilly mendia. Mendien artean, haranak daude nagusiak Colombier (sakonena), Caréta, Grand-Fond, Moho, Petit-Fond, Jones-Gut eta Lotterie izaki eta ordokiak: Bellevue, La Savanne, Concordia edo Quartier d'Orléans.
Kolektibitaren barruan Tintamarre eta Pinel uhartetxoak ere daude eta penintsula txiki bi ditu: Bluffeko muturra eta Néttlé.
Herri nagusiak, Marigot hiriburuaz gain, Grand-Case, Rambaud, Colombier, Cul-de-sac eta Quartier d'Orléans dira.
[aldatu] Politika
Administratiboki, Saint Martin Frantziako commune zen Guadalupeko itsasoz handiriko eskualdearen barruan, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate independente bihurtu zen.
Saint Martin Europar Batasunaren barruan dago, hori dela eta, euroa da txanpon ofiziala (nahiz eta estatubatuar dolarra ere onartzen da).
Lurraldeko biltzarrerako (frantsesez: Conseil territorial) lehenengo hauteskundeak 2007ko uztailaren 15ean egin ziren eta Louis-Constant Fleming presidente bihurtu zen.
[aldatu] Demografia
Uhartearen frantziar aldeak 53,20 km² azalera du eta 2004ko urrian 33.102 biztanle zituen.
1885 | 1961 | 1967 | 1974 | 1982 | 1990 | 1999 | 2004 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
3.400 | 4.502 | 5.061 | 6.191 | 8.072 | 28.518 | 29.078 | 33.102 |
Frantziako errolda ofizialen arabera. |
[aldatu] Ikus gainera
- Saint Martingo uhartea
Frantziako eskualdeak | ||
---|---|---|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Erdialdea • Xanpaina-Ardena • Franche-Comté • Ile-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Erdialdeko Pirinioak • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Proventza-Alpeak-Côte d'Azur • Rodano-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guiana • Martinika • Reunion |
Amerikako herrialde eta lurraldeak | |||
Ipar Amerika eta Karibea |
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu Batuak • Antigua eta Barbuda • Bahamak • Barbados • Belize • Costa Rica • Kuba • Dominika • Dominikar Errepublika • El Salvador • Grenada • Guatemala • Haiti • Honduras • Jamaika • Kanada • Mexiko • Nikaragua • Panama • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Trinidad eta Tobago
|
Hego Amerika |
Estatu burujabeak: Argentina • Bolivia • Brasil • Txile • Kolonbia • Ekuador • Guyana • Paraguay • Peru • Surinam • Uruguay • Venezuela
|