Birjina uharte britainiarrak
Wikipedia(e)tik
Birjina uharte britainiarrak British Virgin Islands (en) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Vigilate (latina: «Zaindu ezazue») |
|||||
Ereserkia: God Save the Queen | |||||
Hiriburua | Road Town |
||||
Hiri handiena | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||||
Gobernua
Erregina
|
Monarkia konstituzionala Elisabete II.a |
||||
Itsasoz bestaldeko lurraldea Autonomia |
1967 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
153 km² (216.) 1,6 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
22.016 (-) 260 biztanle/km² (68.) |
||||
Dirua | Estatubatuar dolarra (USD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -4) Ez (UTC -4) |
||||
Interneteko domeinua | .vg | ||||
Telefono aurrezenbakia | +1 284 |
||||
Herritarra | Birjina uharte britainiar | ||||
Birjina uharte britainiarrak (ingelesez British Virgin Islands edo BVI) Karibe itsasoan dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da, Puerto Ricoko ekialdean kokaturik. Uharteak Birjina uhartediaren zati bat dira, besteek Birjina uharte amerikarrak osatzen dute. Nahiz eta izena berez "Birjina uharteak" izan, 1917tik munduan Birjina uharte britainiarrak deitu zieten Amerrikarrak bereizteko. Uharteen hiriburua Road Town da, Tortola uhartean kokatuta.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte.
Birjina uharteak ikusteko lehendabiziko europarra Kristobal Kolon zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (euskaraz Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (euskaraz Birjinak) izango zena.
Nahiz eta Espainiar Inperioak jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta, 1648an nederlandarrek Tortola uhartea okupatu zuten. 1672an, britainiarrek uhartea konkistatu zuten eta 1680 Anegada eta Virgin Gorda. Bitartean, 1672tik 1733ra, daniarrek Saint Thomas, Saint John eta Saint Croix okupatu zuten. Uharteek garrantzi estrategikoa zuten eta azukrea ekoizten zuten.
1917an, Estatu Batuek Danimarkari St. John, St. Thomas eta St. Croix 25 milioi USD truke erosi zituzten eta Birjina uharte amerikarrak izena jarri zien.
Birjina uharte britainiarrak Karibeko beste uharte britainiarrekin edo Saint Kitts eta Nevisarekin batera izan ziren administratuak, 1960 kolonia statusa eta 1967an autonomia lortu arte.
[aldatu] Geografia
Birjina uharte britainiarrak hirurogei uharte tropikalak dira, handiena Tortola 20 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera izanda. Birjina uhartediaren zati bat dira. Uharteek iparraldean Ozeano Atlantikoa dute eta Karibe hegoaldean.
Uharte nagusiak lau dira: Tortola, Virgin Gorda, Anegada eta Jost Van Dyke. Gainera badaude:
- Beef uhartea.
- Cooper uhartea.
- Ginger uhartea.
- Camanoe handia.
- Thatch handia
- Guana uhartea.
- Mosquito uhartea.
- Necker uhartea.
- Norman uhartea.
- Peter uhartea.
- Salt uhartea.
[aldatu] Politika
Lurraldearen estatu burua Elisabete II.a erregina da, baina botere betearazlea britainiar gobernuak aukeratutako gobernadoreak du. Gaur egun David Pearey da.
2007an Konstituzio berria jarri zuten martxan[1].
[aldatu] Banaketa-administratiboa
Uharteak barrutietan banatuta daude. Hauexek dira:
Azpisailkapena | Hiri nagusia | Azalera km² |
Biztanleria (2006an) |
---|---|---|---|
Anegada | The Settlement | 38,6 | 204 |
Jost Van Dyke | Great Harbour | 8,3 | 176 |
Tortola | Road Town | 59,2 | 16.630 |
Virgin Gorda | Spanish Town | 21,2 | 3.063 |
Besteak | Great Harbour (Peter uhartea) | 23,7 | 181 |
Birjina uharte britainiarrak | Road Town | 151,0 | 20.253 |
[aldatu] Ekonomia
Birjina uharte britainiarrek Karibe osoko BPG per capita handiena dute, 38,500 $ ingurukoa (2004an). Ekonomiaren "zutabe bikiak" turismoa eta finantza-zerbitzuak dira.
1959, uharteetako txanpon ofiziala Estatubatuar dolarra da, ondoko Birjina uharte amerikarretan bezala.
[aldatu] Demografia
2003an uharteek 21.730 biztanle zituen, gehienak afro-karibetarrak (%83a). Biztanleria gehiena britainiarrek uharteetara ekarritako Afrikako esklaboen ondorengoak dira.
1999 erroldaren arabera:
- %83.36a Negroidea.
- %7.28a Kaukasoarra.
- %5.38a mestizoa.
- %3.14a amerindiarra.
- %0.84a besteak.
Erlijio nagusia kristau protestantismoa da (%86a). Kristauen multzo nagusiak metodistak (%33a), anglikanoak (%17a) eta katolikoak (%10a) dira.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo Loturak