Australopithecus anamensis
Wikipedia(e)tik
Australopithecus anamensis | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Australopithecus anamensis Meave Leakey ikerlariak aurkitutako espeziea da. Honen arrasto gutxi aurkitu dira orain arte: aurpegi baten zati bat hortz batzuekin, eskeletoko hezur batzuk eta osatu gabe dagoen mandibula bat.
Jakina da bere haginak Ardithipecus ramidus-arenak baino handiagoak direla, eta aurkitutako tibia zabal eta gogor bati esker, hankabikoa zela ziurtatzen da. Letaginen txikitzeak, seguruenez, ahoekin eginiko borrokak amaitutzat ematen ditu. Anamensisaren hortz esmaltea bere arbasoak baino lodiagoa da eta honek esan nahi du, oihan inguruetan bizi bazen ere, fruitu lehorrak bezalako jaki gogorrak jaten zituela, tuberkulu eta haziez gain.
Bere habitata bere arbasoena baino irekiagoa zen, oihan eta baso irekietan bizi baitzen, eta horrela, jaki eta babesleku gehiago zituen.
Aurkitutako hezur urriekin eginiko kalkuluen arabera metro eta erdira iristen ez zen garaiera zuten gizaki hauek eta 30 kilogramo inguru pisatzen zituzten, gaur egungo txinpantzeen antzera.
Espezie hau eta gero, giza eboluzioaren katea banatu egiten da, batzuk milioi urte batzuk eta gero desagertu egiten direlarik eta beste batzuk gu bizi garen garairaino iraun dugularik.