Byte
Wikipedia(e)tik
Byten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
kilobyte (kB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 |
Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen delarik.
Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).
[aldatu] Jatorria
Termino hau ingelesa da, binary term adierazpenetik dator eta informatika eta telekomunikazioetan erabili ohi da. Ordenagailu zahar batzuek 6, 7 edo 9 biteko bytekin lan egiten zuten. Honenbestez, izen hau hautatu zen 8 biteko byte batek (28 = 256 balio posible) informazio kopuru nahikoa gordetzen zuela erabaki zelako.
[aldatu] Adierazpena
Byte bat modu ezberdinetan adieraz daiteke:
- Sistema bitarra: 0000 0000 - 1111 1111, adibidez: 01011010
- Sistema zortzitarra: 000 - 377, adibidez: 132
- Sistema hamartarra:
- Zenbaki naturalak: 0 - 255, adibidez: 27
- Zenbaki osoak: -128 - 127
- Sistema hamaseitarra: 00 - FF, adibidez: C3
- ASCII bidez kodetutako karakterea: adibidez, N