Zenbaki-sistema bitar
Wikipedia(e)tik
Zenbaki-sistema bitarra '0' eta '1' zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema da.
[aldatu] Historia
Pingala matematikari indiarrak, K.A. III. mendean, zenbakikuntza bitarra garatu zuen 0 zenbakiaren kontzeptuaren aurkikuntzarekin batera etorriz.
Oraingo sistema bitarra Leibnizek XVII. mendean dokumentatu zuen "Explication de l'Arithmétique Binaire" artikuluan. Garai hartan, Leibnizek, 0 eta 1 zenbakiak erabili zituen gaur egun egiten den bezala.
1854. urtean, George Boolek artikulu bat plazaratu zuen zenbaki bitarrek daukaten loturak eta haiekin eragiketak egiteko logikak aurkitu ondoren. Geroxeago, Boole-n Algebra izendatu zuten. Boole-ren aurkikuntzari esker elektronika garatu ahal izan da.
[aldatu] Eragiketak eta Adierazteko erak
[aldatu] Zenbaki bitar zeinudunak
Normalean, sistema bitarrean, ez dira zeinuak kontutan hartzen baina badira informatikako arlo batzuk zeinetan eragiketak egiteko funtsezkoak direnak zenbaki zeinudunak.
- Honela geratuko lirakete zenbakiak era bitarrean, zenbakien zeinua kontutan hartuz gero:
- -8 = 1000
- -7 = 1001
- -6 = 1010
- -5 = 1101
- -4 = 100
- -3 = 101
- -2 = 10
- -1 = 11
- 0 = 00
- 1 = 01
- 2 = 010
- 3 = 011
- 4 = 0100
- 5 = 0101
- 6 = 0110
- 7 = 0111
- 8 = 01110
Lehenengo zenbakiak beti baldintzatuko du zenbakiaren zeinua. Lehenengo zenbakia 1 baldin bada zenbaki negatiboa izango da, berriz, lehenengo zenbakia 0 baldin bada positiboa izango da.
- Adibidez:
- +25 = 011001 = + 1x24 + 1x23 + 0x22 + 0x21 + 1x20 = +25
- -13 = 10011 = - 1x4 + 0x23 + 0x22 + 1x21 + 1x20 = -13