Christiaan Huygens
Wikipedia(e)tik
Christiaan Huygens (1629ko apirilaren 14a - 1695ko uztailaren 8a), astronomo, fisiko eta matematiko holandar bat izan zen, Isaac Newtonekin batera, astronomiaren gurasotzat jotzen dena.
Txikitatik astronomiarako grinarekin, adin txikiarekin ikasi zuen lenteak tailatzen (Herbeheretako espezialitatea teleskopia asmatu zenetik, 1608an) eta anaia Constantinekin batera kalitate handiko teleskopiak eraikitzera heldu zen. Froga eta errorearen metoduarekin foku luzera handiko objetiboekin irudi hobeak lortze zirela konturatu zirenean, gero eta foku handiagoko instrumentuak eraikitzen hasi ziren.
1655ean kalitate handiko teleskopia bat bukatu zuen: 5 zmko diametro eta hiru metro terdiko luzeraduna. Aparatu honekin Saturno planetaren inguruan eraztun bat zegoela ohartu zen eta satelite baten, Titanen, existentziaz. Orion nebulosa ere aztertu zuen.
Lenteen eraikuntzan eta leunketan jarraitu zuen, 37 metroko foku distantzia zuen teleskopio bat sortzeraino. Berarekin, Saturnoren eraztunak hobeto aztertu zituen, planetan sortzen zuten itzala eta eguzkiaren posizioarekiko kolore aldaketa ere ikusiz.
Fisiko bezala, argiaren lehen teoria ondulatorioa bota zuen, onda fronte bateko edozein puntu, fronte berri bat kontsidera daitekeen kontzeptutik habiatuz. Penduloaren mugimendua eta indar zentrifugoa ere aztertu zituen eta matematiketan, bigarren deribatuei buruzko kontzeptuen zirriborro batzu egin zituen.