Ehun (biologia)
Wikipedia(e)tik
Ehun biologikoak zelula interkonektatu multzoa da, organismo batean antzeko funtzioa betetzen dutenak.
Ehunen azterketa eta ikasketari histologia deritzo eta, gaixotasun bati lotua badago, hispatologia.
[aldatu] Animalien ehunak
Animalien gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, giza gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek organo, egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.
- Epitelio ehuna - Zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dutenak azala eta hesteen barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute.
- Lotura ehuna edo Ehuste ehuna - Izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira. Zientzialari batzuek odola lotura ehuntzat hartzen dute.
- Gihar ehuna - Giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
- Nerbio ehuna - Garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak osatzen duten zelulak dira.
[aldatu] Landare ehunak
Landare ehun tipikoak honako multzo hauetan sailkatzen dira euren jatorri eta funtzioaren arabera:
- Ehun enbrionarioak edo meristemoak: meristemo primario eta sekundarioak.
- Ehun zehaztu edo helduak:
- Parenkimak
- Ehun babesleak
- Ehun mekanikoak edo euste ehunak
- Ehun eroaleak
- Jariatze ehunak