Eiffel Dorrea
Wikipedia(e)tik
Eiffel Dorrea (frantsesez Tour Eiffel) Gustave Eiffel ingeniari frantsesak Pariseko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinezko egitura da. 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik.
324 metroko garaiera da eta 10.000 bat tonako pisua (eraiki berria zegoenean 7.300 tonako pisua zuen). Berez dorreak 350 metroko altuera izan behar zuen, baina bizilagunak beldur ziren harri bakar bat ez zuen eraikin berri hura ez ote zitzaien gainera etorriko, eta azkenean garaiera gutxitu egin zen 300 metrora (azkeneko 24 metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu zenean).
200 langilek hartu zuten parte eraikuntzan, langileok 18.038 burdin pieza elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz.
Garaiko artisten iritziaren kontra eraiki zen, hauek burdinezko monstruotzat hartu baizuten. Baina gaur egun dudarik gabe Frantzia eta Pariseko ikur nagusia da. Munduko monumenturik ikustatuena da.