Etxe Zuria
Wikipedia(e)tik
Etxe Zuria Estatu Batuetako Presidentearen etxe eta egoitza nagusia da. Washington, DCn kokatua dago, Pennsylvania Etorbideko 1600ean kokatuta dago. Presidentearen etxea bertan dagoenez askotan Etxe Zuria erabiltzen da Estatu Batuetako politika baten inguruan hitz egiteko, metonomia moduan.
Eraikina estilo errenazentista neogreziar edo neoamerikarrean eraikia izan zen. George Washingtonek pentsatua eraikina James Hoban arkitekto irlandarrak diseinatu zuen 1790ean. Etxe Zuriaren kokapena, Pierre Charles L'Enfantek aukeratu zuen, Washington hiriaren planifikazioa burutu zuen arkitektoak alegia.
[aldatu] Eraikinaren egitura
Etxe Zuriak lurpeko hainbat solairu dauzka kanpotik ikusten denaz gain. Horrela, Etxe Zuriak honakoak dauzka:
- 6 solairu eta 5,100 m².
- 132 gela eta 35 bainugela eraikineko goiko bi solairuetan
- 412 ate
- 147 leiho
- 28 tximinia
- 8 Eskailera-maila
- 3 igogailu
- 5 Sukaldari
- 5,000 bisitari egunero
- 1,825,000 bisitari urtero