Ezporogi
Wikipedia(e)tik
Ezporogi Nafarroako udalerria da, Zangozako merinerrian kokaturik. Bizkaia izeneko ibarrean kokaturik, gaur egun Ageza, Moriones (herriburua) eta Ezporogi herriek osatzen dute udalerri hau. 45.9 kilometro koadro ditu azalera, eta, 2005eko erroldaren arabera, 62 biztanle. Mugakideak honako hauek dira: Ibargoiti iparraldean, Leatxe eta Zare ekialdean, Galipentzu eta Eslaba hegoaldean, eta Leotz mendebaldean.
Pascual Madozen Hiztegiaren arabera, Oibar eta Bizkaia osatzen zuten herriak honako hauek ziren: zulaka nagusiaren arroan, Sabaiza, Usunbeltz, Gardalain, Getadar, Moriones eta Ezporogi; zulakaren adarrean, berriz, Julio, Arteta eta Loia; Ageza ibarreko irteeran dago. Udal bakarra zen, eta hartan zinpekoek eramaten zuten herrien ordezkaritza.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LIV, Iruñea, 1998. ISBN: 84-235-1138-3
Bizkaia ibarra | ||
---|---|---|
Ageza | Arteta | Ezporogi | Gardalain | Getadar | Julio | Loia | Sabaiza | Usunbeltz |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |