Viana
Wikipedia(e)tik
Viana |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Viana | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
||
Posta-kodea | 31230 | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
469 m 78,62 km² 3.661 (2006) 46,57 bizt/km² |
||
Herritarra | bianarra | ||
Alkatea | Gregorio Galilea Arazuri | ||
www.viana.es | |||
[aldatu] Deskribapena
Viana hiri historiko eta monumentala Iruñetik 81 eta Logroñotik 9 kilometrora dago. Nafarroako hego-mendebaldean kokatzen da, Kodes mendiaren eta Ebro ibarraren artean. 1219koa du fundazio data, Nafarroako Antso VII erregeak berreraiki eta Forua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa.
Prospekzio arkeologikoek historiaurreko eta historiako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela gurea arkeologia alorrean.
[aldatu] Jai eta ospakisunak
2007ko urriaren 21ean ospatuko da Nafarroa Oinez Vianan.
San Anton (urtarrilaren 17an): bezperan suak egiten dira eta bertan baratxuriak, txorizoa, etab. erre.
San Felices (otsailaren 1ean): ospakizun berezia da arras, gogora ekartzen baitu 1219ko otsailaren 1 hartan Viana hiria eraiki zela, San Felices atarian lehen harria paratu zenean. Danbolinteroa kaleetan barna ibiltzen da eskola garaian dauden haurrei dei eginez. Mezatik ateratzean, agintariek moneta bana ematen diete, gogoan izan dezaten sortiria noiz eraiki zuten.
Inauteriak (gozo-eltzearen igandea): Ihaute "ofizialen" ondoko igandean eta Garizuman bete-betean sartuta ospatzen da Vianako Inautea. Ohitura berria da, eta inguruko jende asko biltzen du, Vianako inautearekin jaia errepikatu asmoz. Parranda eta jostatzea nahinon Vianara urte garai honetan hurbilduz gero.
Cuevasko Ama birjinaren Erromeria (Pazko astelehena): Done Jakue bideko azken saindutegi nafarra, Cuevasko Ama Birjina benerazio handikoa da bianarren artean, eta egun horretan jende asko biltzen da baselizan. Eguraldi ona egiten duenetan, koadrila asko bertan gelditzen dira bazkaltzen eta jai giroak iluntzera arte irauten du.
"Vianako Hiria" Artisautza Feria: hiriko ikastolak antolatua Erramu igandean, Nafarroako eta inguruko erkidegoetako artisaurik onenetakoak biltzen dira bertan. Ehunaka bisitari hurbiltzen dira Vianara egun honetan. Feria girotzeko musika, dantza eta herri kirol ekitaldiak ere egiten dira. Kultur ekitaldiak ere izaten dira: hitzaldiak, erakusketak,…
Santa Maria Magdalena jaiak (uztailaren 22an): hiriko zaindariaren jaiak. Inguruan tipikoak diren festen modukoak: bigantxak, erraldoi eta buruhandiak, dastatze gastronomikoak, zezen-suzkoa, kontzertuak, etab.. Bezperan asten dira.
Nievako Ama Birjinaren jaiak (irailaren 8aren ondoko igandea): duela gutxira arte hiriko jai "nagusiak" izan dira, uzta bildu eta garia jo ondotik. Irailean ospatzen badira ere festa animatuak dira oraindik, eta merezi du bertara hurbiltzeak.
Asteburu Gastronomikoa (azaroaren 1eko astea): ospakizun honetan jatetxeek menu bereziak eskaintzen dituzte bertako berezitasunak dastatu ahal izateko. Gainera, hiriko zenbait elikagai enpresa ere bisitatzen ahal dira. Hitzaldiak antolatzen dira, eta hiriko ostatu eta jatetxe guztiek parte hartzen duten pintxo txapelketa egiten da, arrunt herrikoia bera.
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |