Orbaitzeta
Wikipedia(e)tik
Orbaitzeta |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Orbaitzeta | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadeaa |
||
Posta-kodea | - | ||
![]() |
|||
Koordenatuak | - | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
765 m 81,85 km² 239 (2004) 2,77 bizt/km² |
||
Sorrera | - | ||
Herritarra | orbaitzetar | ||
Alkatea | - | ||
www.aezkoa.net | |||
Orbaitzeta Nafarroako udalerria da, Iratiko basoaren ate naturala.
Ibarrako herrietatik Iparraldeen kokaturik dagoen herria da. Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin egiten du muga.
Mugatik eta Orbaitzetako Olatik gertu dagoenez, harrapaketa eta sute handiak jasan zituen herriak.
[aldatu] Ikustekoak
Herriko arkitekturan, etxe asko berritu badira ere, gotiko estilokoak diren leiho, arku eta giltzarriak ikus daitezke.
- Eliza. San Pedroren izenpekoa, gotiko berantiar estiloko eraikina da (XVI. mendekoa), harriz egina, nabe bakarrekoa: bi zatitan banatua, gehi burua. Erretaula XVIII. mendearen hasierakoa da, interesgarria, Jaungoikoa, Ama Birjina eta aingeru batzuen irudiak ditu. Bereziki aipatzekoak dira goialdean dauden aingeru musikariak. Zihurrenik, Ibarreko egurrezko armarririki zaharrena dauka.
- Gurutzea. Barrakaldean zegoen.
- Garaiak. Etxegarai, Estanquero eta Larrañeta.
- Baseliza. San Estebanen izenpekoa, Azalegi mendian dago. Abuztuaren 3an erromerian joaten da bertara. 1794. urtean, frantziarrek burutu zuten inbasiotik hondarrak gelditzen ziren. Aetzen kuartela izateagatik erre zuten, baina XX. mendean berreraiki zen. Bertara iristeko, herritik bi orduko ibilaldi ederra dago.
- Arburuako Behatokia. Orbaizetako herritik aterata Arburuara garamatzan bidea jarraitu eta bertatik Ibarreko zenbait herri eta Irati ibaia ikusi ahal izango ditugu.
- Gotorlekuak:
-
- Urkulu. Urkuluko tontorrean dagoen dorre sendora joatea derrigorrezkoa da ingurua ongi ezagutu nahi baduzu. XIX. mendeko gerrate arte dorre zelataria bezala erabili izan zen.
-
- Soroluze. Soroluzen dagoen lubaki egitura zoragarriak kostatik Orirainoko gotorlekuen defentsaren katea osatzen zuen. XVIII eta XIX. mendearen amaierako gerrentzat eraiki zen.
-
- Arlekiako Gaztelua : Harri handiz osaturiko eraikin misteriotsua. Honen inguruan datu zehatzik ez badago ere, erdi arokoa izan daiteke. 3 altueratan egituratua dago eta bi korridorek gotorlekua inguratzen dute. Olatik abiatzen den xendari jarraituz irits gaitezke. Ibarra eta Irati oihanaren gaineko ikuspegi ederrak.
[aldatu] Ospakizunak
- San Pedro. Ekainaren 29an ospatzen dira. Igautreak.
![]() |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |