Lizarra
Wikipedia(e)tik
Lizarra |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Estella / Lizarra | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrerria |
||
Posta-kodea | 31200 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
421 m 15,39 km² 13.708 (2005) 890,7 bizt/km² |
||
Sorrera | 914 aurretiko herri batean | ||
Herritarra | lizarratar | ||
Alkatea | María José Fernández Agerri | ||
www.estella-lizarra.com | |||
Lizarra, Lizarrerria merindadeko burua da. Nafarroaren erdialdean aurkitzen da. Itsaso gainetik 426 metrora aurkitzen da, Jurramendiaren azpian. Ega ibaiak zeharkatzen du. 914. urtean sortu zen Lizarra. 2005. urtean 13.000 biztanle inguru zituen.
[aldatu] Historia
Lizarra herrixkan oinarrituta, 1090an Antso V.ak hiri berria fundatu zuen Jakako forua emanez. Donejakue Bidetik zetozen hainbat frantziar geratu ziren bizitzera, zeren, foru horren arabera, nobleen zein erlijiosoen basailutzatik aske zeuden franko horiek.
1187an, Antso VI.ak aldameneko lurretan beste burgo bat eraiki zuen, San Joan izenekoa. Jatorri nafarra bazuten ere, foru berbera eman zien biztanleei. 1188an Arenal auzokoei eman zitzaien forua. Hortaz, hiru burgo ezberdin zeuden 1266an batu ziren arte.