Bizkaiera
Wikipedia(e)tik
Bizkaiera euskararen euskalki bat da, baita ere Mendebaleko euskara izena duena. Azken izendapen hau zehatzagoa da, euskalki honek daukan mugaz gaindiko izaera kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutiano herrietan ere erabiltzen baita.
Berba egiten den lurraldea, gutxi gorabehera erromatar idazleek egindako Caristii (Karistioak) euskal tribuaren lurraldearekin bat dator.
Eduki-taula |
[aldatu] Hedadura
Koldo Zuazo eibartarraren arabera ere ("Euskalkiak. Herriaren lekukoak". Elkar 2004), mendebalekoa dugu euskararik hedatuena, eta bi azpieuskalki ezberdintzen ditu: Sartaldekoa (Uribe-Kosta, Mungialdea, Txorierri eta Nerbioi ibarra, Zeberio, Arratia eta Orozko) eta Sortaldekoa (Lea-Artibai, Durangaldea, Aramaio eta Debagoiena). Tarteko hizkeratzat hartzen ditu, alde batetik, Busturialdea, Otxandio eta Legutiano (Sartaldekoa eta Sortaldekoaren artean) eta bestetik Debabarrena gehiena (mendebaleko eta Gipuzkera edo erdialdeko euskararen artekoa).
[aldatu] Ezaugarriak
Bizkaiera.net Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizikai Alkarteak abiatutako webgunea da. Bertan, informazio zabala ematen dute mendebaleko euskararen ezaugarri gramatikalei buruz, baita datu historikoak, literaturari buruzkoak, bibliografia interesgarria eta eredu estandarraren inguruko proposamenak ere. Hori da, hain zuzen ere, guztiz osatzeke dagoen lana: eredu batu finkoa, idazterako orduan zalantzarik emango ez duena. Azpieuskalkiei dagokienez, beste sailkapen bat erabiltzen dute webgune horretan.
Mendebaleko euskarak bereizgarri batzuk ditu , besteak beste jarraian deskribatuko ditugunak, beti ere lehen aipatutako Koldo Zuazoren liburuaren arabera.
[aldatu] Fonologia (ahoskera)
U>I: Uria>hiria, UrUne>irina, Urten>irten.
E>A: Eurrera>aurrera, aitE>aita.
A>E: bArri>berri, andrA>andre, Alkarte>elkarte.
G>K: erabaGia>erabakia, jaGi>jaiki.
TX>ITZ: areTX<haritz, aTX>haitz, gaTXa> gaitza.
X>IZ: aXe>haize, goXean>goizean, eleXa>eleiza.
P>B: Parkatu>barkatu, Pakea>bakea.
G>H: uGarte>uharte, zuGatx>zuhaitz.
Bestalde:
-A+A=-EA /-IA/ -IE/ -I/ -E (zonaldearen arabera): arreba + a= arrebEA/ arrebIA/ arrebIE/ arrebI/ arrebE.
Z = S (hiztun batzuk): zazpi=SaSpi, zapatua=Sapatua.
TS=TZ: arratsalde>arraTZalde, deutsat=deuTZat.
IT=ITX/ITT (zonaldearen arabera) : aitite= aiTXiTXe/aiTTiTTe, beitu(begiratu) : beiTXu/beiTTu
[aldatu] Gramatika
[aldatu] Morfologia
NOGAZ>Norekin: lagunaGAZ>lagunarekin. Pluralean: lagunaKAZ>lagunekin Sartaldean, lagunEKIN=lagunekin Sortaldean.
NORANTZA/NORU(N)TZ>Norantz: etxeRANTZA (Sartaldean)/etxeRU(N)TZ >etxerantz.
-TEN>-TERA: izeko ikusTEN noia >izeba ikustera noa.
-RIK>-Z: mendiRIK mendi >mendiz mendi.
ZEOZER, NONOR, NONOZ... >ZERBAIT, NORBAIT, NOIZBAIT...
NEU, NEURE, ZEU, ZEURE,... >NI, NIRE, ZU, ZURE,...
-INOA>IOA: erlazINOA >erlazioa, konfesINOA >konfesioa.
EGOAN, ebilen, ekien,... > zegoen, zebilen, zekien.
[aldatu] Hiztegia
Hiztegia ezberdina izan daiteke eskualdetik eskualdera, baita herri batetik bestera ere kasu askotan. Hemen hitz ezagun batzuk baino ez ditugu komentatuko. Hiztegia.net webgunean, "Herriz herri" atalean, tokian tokiko hiztegi batzuk kontsultatzeko modua dago. Azken urteotan esparru hau gehien landu duen ikertzailea, Iñaki Gaminde bilbotarra, azpimarratu beharko genuke.
|
|
|
[aldatu] Literatura
1567an Joan Perez de Lazarraga arabarrak “Dianea eta Koplak” liburua kaleratu zuen Madrilen, Hego Euskal Herriko idazle batek eta gaur egun deitzen den mendebaldeko euskaraz idatzitako libururik zaharrena.
Bestela, bizkaierazko idazle aipagarrien artean, historian zehar, hauexek ditugu ezagunenetarikoak:
- Juan Antonio Mogel (1745-1804): Peru Abarkaren idazlea eta apaiza Eibarren jaio zen.
- Txomin Agirre (1864-1920): Ondarroatarrak bere lan nagusi biak euskalki desberdinetan idatzi zituen, "Kresala" bizkaieraz eta "Garoa" gipuzkeraz, alegia.
- Kirikiño (1866-1929).
- Lauaxeta (1905-1937): "Dana emon behar yako maite dan askatasunari" esaldi ezagunaren egilea da laukiztarra.
- Eusebio Erkiaga (1912-1993).
[aldatu] Elkarteak
- Labayru Euskal Kulturaren erakundeak Mendebaleko euskera era akademikoan lantzen du 1970etik, informazio zabal-zabala eskainiz, eta horren inguruko ikastaroak ere antolatzen ditu. Egoitza Nagusia eta Hizkuntza Arloa Bilbon dauka, eta Etnografia Arloa eta Euskal Biblioteka Derion.
- Mendebalde Kultura Alkarteak euskalkiaren inguruan era espezifikoan lan egiten du, helburuak hauexek izanda, haien hitzetan:
"Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea".
1997tik urtero jardunaldiak antolatzen dituzte, gai nagusi baten inguruan, urtez urte ezberdina dena. Bilbon dauka egoitza elkarteak.
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Irratiak
- Arrakala Irratia. FM 106 (Lekeitio).
- Arrate Irratia. FM 87.7 (Eibar).
- Arrasate irratia FM 107.7 (Debagoiena).
- Bilbo Hiria Irratia FM 96.0 (Zenbat gara elkartea - Bilbo).
- Bizkaia Irratia: Programazio guztia euskera hutsean dago eta "bizkaiera batuan", ezaugarri bi hauek dituen irrati bakarra izanda. Egunero emititzen dute etengabean irrati-saioekin edo musikarekin. FM-ko frekuentzia hauetan emititzen du:
- 102.6 Mhz Bilbo inguruan.
- 98.1 Mhz Lekeition.
- 97.4 Mhz Bakion eta Bermeon.
- 97.3 Mhz Zornotzan, Elorrion eta Arrasaten.
- 96.7 Mhz Durangon, Aramaion, Gernikan, Elantxoben eta Markinan.
- 92.5 Mhz Ondarroan eta Mutrikun.
- Itsuki Irratia. FM 107.3 (Bermeo).
- Matrallako Irratixa FM 102.8 (Eibar).
- Radixu Irratia FM 105.5 (Ondarroa).
[aldatu] Aldizkariak
- Aikor hilabetekaria (Txorierri).
- Anboto aldizkari elektronikoa eta Anboto irratia FM 107.1 (Durangaldea).
- Begitu aldizkaria(Arratia).
- Bizkaie aldizkari elektronikoa: 2001. urtetik on-line, Bizikai Kultura Alkarteak burututako ekimena da. Bizkaierari buruz baino bizkaiera hutsean egindako astekaria da eta informazio orokorra jorratzen du. Bilboko Txurdinaga auzoan dute egoitza.
- Drogetenitturri aldizkaria (Ermua).
- Eta kitto! aldizkaria (Eibar).
- Pil-pilean aldizkaria (Soraluze).
- Prest adizkaria (Deustu - Bilbo).
- UK aldizkari elektronikoa (Uribe-Kosta).
[aldatu] Telebistak
- GOITB telebista (Debagoiena).
- Urdaibai Telebista (Gernika).
[aldatu] Egunkariak
- Goiena. Debagoiena (Gipuzkoa).
[aldatu] Blog komunitateak
Euskal Herrian gaur egun dauden blog komunitate euskaldun nagusiak Deba Ibarrean daude, Eibar.org eta Goiena.net. Bertan informazioa Mendebaleko euskaraz partzialki edo osoki ematen dute blogista batzuk. Hauetaz gain, Deustuko Unibertsitatean, Filosofia eta Letren Fakultatean, badago beste komunitate bat. Azkenik, Mendebaleko blogista euskaldun isolatuak ere egon badaude.