Hong Kong
Wikipedia(e)tik
Hong Kong Txinako Herri Errepublikako administrazio eskualde berezia penintsula batez eta zenbait uhartez osatutako eskualdea dugu. Ekialdeko Txinako Itsasoko portu garrantzitsu bat da. 1997. urtera arte Erresuma Batuaren kolonia izan zen.
Hong Kong Txinako bi "administrazio eskualde berezietako" bat dugu. Bestea Makau, Portugalen kolonia ohia. Bi eskualde hauetan ez da sistema ekonomiko sozialista aplikatzen. Merkatu libreak agintzen du bertan. Hong Kongek autonomia maila handia mantendu du, kanpo-harremanetan eta defentsan izan ezik.
![]() |
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |