Ingalaterrako Elizabeth I.a
Wikipedia(e)tik
Elizabeth I (1533ko irailaren 7a - 1603ko martxoaren 24a) Ingalaterrako, Frantziako (bere aldarrikapenetan baino ez) eta Irlandako erregina izan zen 1558ko azaroaren 17tik hil arte. Berrogeita lau urte horietan Ingalaterrako botereak gora egin zuen munduan, nahiz eta barnean erlijioak gatazka andan eragin zituen.
Elizabethen erreginaldia urrezko aroa izan zen Ingalaterrako hainbat arlotan: William Shakespeare, Christopher Marlowe eta Ben Jonson-en antzezlanekin antzerkian; Francis Drake munduari bira eman zion lehen ingelesa izan zen; Francis Bacon bere iritzi politiko eta filosofiko plazaratu zituen; Ipar Amerikako kolonizazioa hasi zen.