McDonald's
Wikipedia(e)tik
McDonald's Corporation munduko janari azkarra zabaltzen duen jatetxe frankizia handiena da. Batik bat hamburgerrak, oilakiak eta patata frijituak saltzen ditu jatetxeetan, baina azkenaldian entsaladak, fruta eta azenario makiltxoak ere bai. Izan ere, janari azkarreko ikur bihurtuta, kritika andana jaso du gizentasuna bultzatzeagatik nahiz langile eta kontsumitzaileekiko jarrera etikorengatik.
Enpresa 1940an fundatu zuten Dick eta Mac McDonald anaiek. 1948an sorutako zerbitzu azkarreko sistemak janari azkarren oinarriak ezarri zituen. Halare, Ray Kroc izan zen enpresari benetako bultzada eman ziona 1955etik aurrera.