Nazioarteko harreman
Wikipedia(e)tik
Nazioarteko harremanak estatuen arteko nahiz estatu eta nazioarteko sistemako bestelako unitateen arteko harremanak aztertzen dituen diziplina akademikoa da. Esan bezala, bere aztergai bezala, estatuez gain, nazioarteko erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak -edo GKEak- nahiz korporazio multinazionalak barne biltzen ditu.
Nazioarteko harremanak azterketa-gune diziplina-anitza da, bere baitan hainbat ikerketa eremu bilduz, besteak beste: ekonomia, historia, geografia eta zientzia politikoa. Azken urteetan, era berean, ikerketa esparru berriak gehitzen ari zaizkio nazioarteko harremanen eremuari; eta genero ikerketak, ingurumena zein informatika azpimarratu behar dira.
[aldatu] Teoria nagusiak
Nazioarteko harremanen baitan, ondorengo teoria hauek gailentzen dira:
- Errealismoa
- Idealismoa
- Marxismoa
- Funtzionalismoa
- Teoria kritikoa