Protozoo
Wikipedia(e)tik
Protozooak (grezieraz proto = lehena, zoo = animalia) protista erreinuko izaki bizidunak dira, eukarioto zelulabakarrak.
Ez dute egiazko ehunik. Itsasoan eta ur-gezetan bizitzen dira. Bakterioak baino handiagoak dira, milimetro hamarrena izaten baitute. Oso aktiboak dira, zilioen bidez higitzen dira. Izaki heterotrofoak dira, materia organikoz elikatzen dira. Mota ugari daude, esaterako, Paramezioa.
Protozooak higitzeko moduaren arabera sailkatuak izan dira:
- Flagelatuak (Mastigophora)
- Rhizopodak (Rhizopoda)
- Esporozooak (Sporozoa)
- Ziliatuak (Ciliophora)