Eukarioto
Wikipedia(e)tik
Eukariotoak | ||
---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||
|
||
Erreinuak | ||
Animaliak | ||
Onddoak | ||
Landareak | ||
Protistak |
Eukariotoak (Eukarya) mintzez eratutako benetako nukleodun zelulez eratutako izakiak dira, bakteriak eta alga zianofizeoak izan ezik beste guztiak.
Izaki eukariotoak zelulabakar edo zelulanitz izan daitezke. Eukarioto ez diren izaki guztiak zelulabakarrak dira eta Archaea eta Bakteria domeinuak eratzen dituzte. Eukarya domeinuaren barruan Protista, Onddo, Landare eta Animali erreinuak daude. Eukarioto guztiek jatorri bera dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Egitura
Zelula eukariotoak prokariotoak baino haundiagoak dira eta barne-mintz, organulu eta zitoeskeleto bat dituzte. Nukleoan bi ADN molekula edo gehiago egongo dira. Ugalketa sexuala edo sexugabea izan dezakete.
[aldatu] Barne-mintzak
Zelula eukariotoek barne-mintzaren sistema bat dute. Sistema honek zitoplasma guztia okupatu eta elkarrekin komunikaturik dauden mintz-egiturak osatzen ditu. Bakuolo edo besikula askeak ere formatu ahal ditzake. Zelula askok kanpoko substratuak har dezakete endozitosia deituriko prozesuaren bidez.
Bildukin nuklearrak, kanpo-mintzez eta barne-mintzez osaturik dago. Gainera, poro nuklearrak bildukina zulatzen dute eta puntu hauetan mintzak elkarren ondoan daudenez, substratoak zitoplasmatik nukleora igari daitezke baita alderantzizko norabidean ere.
[aldatu] Mitokondriak eta kloroplastoak
Mitokondriak energia erdiesten duten organuluak dira. Beren funtzio nagusia arnasketa mitokondriala da. Beren ADN dute eta eukarioto eta bakterio (alfaproteobakterio) baten endosimbiosian dute jatorria. Eukarioto batzuk mitokondriarik ez dute eta mitosomak edo hidrogenosomak dute alderantziz.
Kloroplastoak alga eta landareen zeluletan aurkitzen dira. Beren ADN dute eta eukarioto eta bakterio (zianobakterio) baten endosimbiosian dute jatorria. Energia erdiesten dute eta bere funtzio nagusia fotosintesia da. Eukarioto batzuk, kloroplastoak beste eukariotoengandik hartu dituzte.
[aldatu] Zitoeskeletoa
Eukarioto askok mugimendu edo elikadurarekin erlazionatuak dauden flagelo edo zilio deituriko estrukturak dituzte. Honek, mikrotubuluetatik eratorritako egiturak dira. Mikrotubuluak tubulinazko polimeroz osaturik daure. Mikrotubuluen zentro antolatzailetik sortzen dira eta zitoeskeletoaren osagai nagusiak dira. Ardatz mitotikoa mikrotubuluez osaturik dago.
[aldatu] Ugalketa
Zelula-zatiketak mitosia eta zitoplasamaren zatiketa hartzen ditu bere barnean. Eukarioto batzuk sexual zelula-zatiketa edo meiosia eduki dezakete.
[aldatu] Eboluzio eta jatorriak
Zelula eukariotoak orain dela mila miloi urte sortu zirela pentsatzen da. Lehenengo izaki eukariotoak zelulabakarrak ziren (protistak). Eukariotoen sailkapena asko aldatu da asken urteetan. Hau da gaur egun onarturako sailkapena: