Protista
Wikipedia(e)tik
Protistak | ||
---|---|---|
Paramecium aurelia, ziliatu bat |
||
Sailkapen Zientifikoa | ||
|
||
Filumak | ||
|
Protista, Animalia (animaliak), Plantae (landareak) edo Fungi (onddoak) erresumen barruan sailkatu ezin diren eukariotek osatzen duten erresuma da. Eukarioten zuhaitz filogenetikoan, protistak multzo parafiletiko bat osatzen dute.
[aldatu] Ezaugarriak
Multzo hau ezaugarri ezezkoekin definitzen denez oso zaila da bere ezaugarri bereizgarriak adieraztea.
- Antolamendu zelularra: Eukariotiko (nukleodunak), zelulabakar nahiz zelulanitzak.
- Egitura: Protistek ehunik ez dituztela osatzen esan ohi da, baina alga gorriek eta alga arreek ehun bezalako egitura konplexuak osatu ditzakete. Protista batzuk mota askotako zelula hormak eduki dezakete eta zelulabakar autotrofo batzuk teka batez eztaliak dira (ad. diatomeok). Zelulabakar fagotrofoak ez dute ez hormarik ez tekarik eta zilioak edo/eta flageloak dituzte.
- Elikadura: Autotrofoak (fagotrofoak edo osmotrofoak) edo heterotrofoak.
- Metabolismoa: Jatorriz, eukarioto guztiak aerobioak dira, baina batzuk, oxigeno gabeko inguruei moldatu direnez, anaerobio bihurtu dira.
- Ugalketa eta garapena: asexuala (klonala), sexuala (sexu bidezkoa), edo biak aldizkatzen.
- Ekologia: Protistak planktona, bentosa eta edafona osatzen duten espezie garrantzitsuenak dira. Batzuk parasito edo mutualistak izan daitezke.
[aldatu] Sailkapena
Protisten sailkapena asko aldatzen ari da azken urte hauetan. Ezaugarri morfologikoak nahiko ez dira hain organismo txiki eta xumeak sailkatzeko eta. Orain agertutako filogenia molekularraren teknikari esker multzo zehatzak azaltzen ari dira.