Ramon Rubial
Wikipedia(e)tik
Ramon Rubial (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28- Bilbo, 1999) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen. 1978tik 1979ra Euskal Kontseilu Orokorraren Presidentea izan zen (lehendakariaren baliokidea).
[aldatu] Biografia
1920an UGT sindikatuan hasi zen militatzen eta 1922an PSOEn afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hala ere, 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Euskal Kontseilu Orokorraren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).
Gaur egun bere izena dauka Txurdinagan PSEk daukan egoitza. Horrez gain, Bilbon bizi izan tokitik gertu bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarrako kaleetako bati bere izena jarriko zaio.