Txurdinaga
Wikipedia(e)tik
Txurdinaga Bilboko auzoa da. Bilboko hirugarren barrutian kokatuta dago, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian alegia. Auzoak 109,67 hektareako azalera dauka eta 17.976 biztanle (2004ko datuen arabera).
1970ko hamarkada bukaera arte, auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden. Gerra Zibilaren osteko hazkundeak eta hiriko beste guneetan zegoen toki eskasiak bultzatuta milaka etxebizitza eraiki ziren auzoan.
Garapenkeriako hirigintza kaotikotik aldenduz, auzoak kale eta etorbide zabalak ditu, eta parkeak nagusi dira, esaterako Europa Parkea. Horrela, eraikitako etxebizitzak bertikalki pilatu ziren, 12-13 solairuetako dorreetan. Ondorengo hamarkadetan etxebizitza gehiago eraiki ziren, Bilboko zabalgune berri hontan.
Gaur egun auzoak ez du apenas eraikitzeko toki gehiagorik. 2007an EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea"k auzoa Bilbo erdigunearekin eta aireportuarekin batuko du.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Txomin Garat etorbidea
- Julian Gaiarre etorbidea
- Gabriel Aresti Etorbidea
- Jesus Galindez etorbidea
[aldatu] Ikus, gainera
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |