Robert Koch
Wikipedia(e)tik
Robert Koch (Clausthal, Ipar Saxonia, 1843ko abenduaren 11a - Baden-Baden, Baden-Württemberg, 1910eko maiatzaren 27a) mediku alemaniarra izan zen.
Medikuntza ikasi zuen Göttingen-go Unibertsitatean. Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten 1885ean, higiene arloan. Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako, Egipto, Hego Afrika, India eta Javara tartean.
Louis Pasteur-ekin batera, bakteriak ikertzen izen nagusienetakoa da: Anthrax bacillus aurkitu zuen 1877an, Mycobacterium tuberculosis ("Koch-en baziloa") 1882an eta Vibrio cholerae 1883an.
Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1905ean, tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.