Sinonimo
Wikipedia(e)tik
Sinonimoak esanahi bera edo beretsua izanez idazketa eta ortografia ezberdinak dituzten hitzak dira.
Hizkuntzalariek hurrengo bereizketa egiten dute:
- Erabateko sinonimoak: testuinguru guztietan esanahi bera daukatenak. Adibidez, arkatza eta lapitza.
- Sinonimo partzialak: testuinguru askotan esanahi bera izan dezaketenak, baina batzutan ezberdinak direnak. Adibidez, dastatu eta probatu.
- Sinonimoak dira kasu honetan: Piper beteak probatu ditut eta Piper beteak dastatu ditut.
- Baina ez beste honetan: Kotxe berria probatu dut eta Kotxe berria dastatu dut.