Abel Tasman
Wikipedia(e)tik
Abel Janszoon Tasman (1603 - 1659) esploratzaile holandarra izan zen.
1624 eta 1644 artean egindako bidaiengatik famatua da, 'Vereenigde Oostindische Compagnieren zerbitzura (VOC - Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarra) ibilitakoa.
Van Diemen irlara (gaur egun Tasmania gisa ezagutzen dena) eta Zeelanda Berrira heldu zen lehen europearra izan zen (1643an). Gainera, Australiako kosta zati handia baten mapak egin zituen. Bere lana, "Holanda Berria" bezala ezaguna zen lurralde bat (gaur egungo Australia) exploratzea izan zen, Terra Australisen zati zen inspekzionatu eta helburu komertzialekin kontinente berri bat aurki zezakelakoan.
Horretarako, 1642 eta 1643 artean, Yakartako portutik atera zen bi itsasuntzirekin, "Heemskerck" eta "Zeehaen", eta Maurizio irletan geldialdia egin ondoren, inongo holandarrik izan ez zen latitudeetaik aurrera habiatu zen.
Bide honetatik, Australia atzean utzi zuen oharkabean eta 1642an, Tasmaniako irla topatu zuen, berak "Van Diemenen Lurra" gisa bataiatu zuena (kolonizatzaile britaniarrek izena aldatuko zioten geroago). Ingurua ondo mihatu ondoren, berriro itsasoratu eta ekialderago joan zen, Zeelanda Berria topatuz, berak "Staten Landt" deitu zuena eta Argentinaren hegoaldeko Estatuen Irlarekin lotuta zegoena uste zuena. Iparralderago joanez, Golden badia egonaldia egin zuten. Bertan, maori talde batek bere lau marinel akabatu zituzten, eta horregatik lekuari "hiltzaileen badia" deitu zion. Geroago Tonga irlak topatuko zituen 1643.
Bigarren bidaian, 1644ean, Ginea Berriko kosta jarraitu zuen ekialderantz eta hemendik Australiako kostak zeharkatu zituen. Bidai honetan inguruko lehen mapa marraztu zen.
VOC konpainiaren ikuspuntutik, Tasmanen explorazioak dezepzionagarriak izan ziren, ez bait zuen ez merkataritzarako lur aberatsik ezta itsas bide berririk topatu. Mende oso batean zehar, James Cooken arorarte, Tasmania eta Zeelanda Berriak ez zuten europearren bisitarik jaso.
Abel Tasman Batabian (gaur egungo Yakarta) hil zen 1659an.