Herbehereak
Wikipedia(e)tik
Herbeheretako Erresuma Koninkrijk der Nederlanden |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Je Maintiendrai ( Mantenduko dut ) |
|||||
Ereserkia: Wilhelmus | |||||
Hiriburua | Amsterdam (konstituzionala) Haga (gobernua) |
||||
Hiri handiena | Amsterdam | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Nederlandera1 | ||||
Gobernua
Erregina
Lehen Ministroa |
Monarkia Beatriz Jan Peter Balkenende |
||||
Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
Austriatarren Koroatik 1581 uztailaren 26 1648 urtarrilaren 30 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
41.526 km² (131.) 18,41% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2004) - Errolda () - Dentsitatea |
16.318.199 (59.) 481 biztanle/km² (15.) |
||||
Dirua | Euroa (€) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .nl | ||||
Telefono aurrezenbakia | +31 |
||||
Herritarra | herbeheretar, nederlandar, holandar2 | ||||
1Nederlandera hizkuntza ofiziala da herrialde osoan. Gainera Frieslanden frisiera ere ofiziala da. Behe Saxoiera eta limburgera eskualde hizkuntzak dira, onarpen ofizialik gabe. 2holandar ez da termino zuzena herbeheretar edo nederlandar esateko, baina sarri erabiltzen da horrela |
Herbehereak (nederlanderaz Nederland) Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Herbeheretako Erresumaren (Koninkrijk der Nederlanden) partea da, Holandarren Antillak eta Aruba ere bere baitan hartzen dituelarik. Europar Batasuneko estatu-partaidea da. Herbehereak monarkia konstituzional bat da, Europako iparmendebaldean kokatua. Iparraldean eta mendebaldean Ipar Itsasoa du, hegoaldean Belgika eta ekialdean Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.
Herbehereak askotan Holanda izenarekin agertzen dira, baina berez hau bi probintzien izenari dagokio eta ez guztira dauden 12 probintziei.
Herbehereak oso dentsoki populatuak daude eta bere eremu asko itsas-mailaren azpitik daude. Bere haizerrota, gazta, dike, tulipan, bizikleta eta gizarte tolerantziagatik ezaguna da mundu osoan zehar. Politika liberalak ditu droga, prostituzioa, homosexualen arteko ezkontzak, abortua eta eutanasiaren inguruan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Herbehereetako geografia
Estatuaren berezitasun nagusiak Herbehereak izenak berak ematen du, Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdia 1 metroko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua eta toki batzuetan itsas mailaren azpitik dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak aurkitzen dira, apur bat itsas mailaren gainetik daudenak. Dike, babes duna eta ur-drainatze konplexuek, Erdi Aroan hasitakoak, uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera %20an handitzea ahalbidetzen.
Hiru ibaiek bi zati nagusitan banatzen dute estatua: Rhin, Waal eta Meuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai hauen delta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalvindarrak iparraldean eta katolikoak hegoaldean).
[aldatu] Historia
Erromatar Inperio Santuko enperadore eta Espainiako errege Karlos V.aren aginpean, eskualdea Herbehereetako Hamazazpi Probintzien zati izan zen, oraingo Belgikaren gehiengoa, Luxenburgo, Frantzia iparraldea eta Alemaniaren lur batzuekin batera. 1648 independentzia lortu zuten Münsterko Ituna sinatzean, Felipe II.aren eskutik.
XVII. mendean, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren botere ekonomikoa hazten joan zen, itsas botere handia bihurtu arte, mundu osoan zehar koloniak eta merkataritza tokiak ezartzeraino.
Frantziar Inperioan sarrarazi zutenean Napoleoan I.aren aginpean, 1815 urtean Holandako Erresuma sortu zen, Luxenburgo eta Belgika barnean zeudelarik. Hala ere, belgiarrek 1830an independentzia lortu zuten eta Luxenburgo urte gutxi batzuen buruan. XIX. mendean industrializazio handia izan zuen, Alemania eta Frantziaren adinakoa.
lehen Mundu Gerran neutrala mantendu zen. Baina Bigarren Mundu Gerran, Alemania Naziak 1940. urtean okupatu egin zuen, 1945an arte. Gerra ostean, ekonomiak gora egin zuen eta Benelux elkarteko kide bihurtu (Belgique, Nederland, Luxembourg). Era berean Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren (IAEE) kide bihurtu zen, Europar Batasunaren aitzindaria.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Herbehereen banaketa administratiboa
Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia izenarekin. Euretariko bakoitzean Gobernadore bat dago, Commissaris van de Koningin (Erreginaren Mandataria), Limburg probintzian ezik, non Gouverneur izena ematen zaion.
Honakoak dira 12 probintziak:
- Friesland - Leeuwarden
- Groninga probintzia - (Groningen) Groninga
- Drenthe - Assen
- Overijssel - hiriburua Zwolle, hiririk handiena Enschede
- Flevoland - hiriburua Lelystad, hiririk handiena Almere
- Gelderland - hiriburua Arnhem, hiririk handiena Nijmegen
- Utrecht probintzia - Utrecht
- Ipar Holanda - (Noord-Holland). Hiriburua Haarlem, hiririk handiena Amsterdam
- Hego Holanda - (Zuid-Holland). Hiriburua Haga ('s-Gravenhage edo Den Haag), hiririk handiena Rotterdam
- Zeeland - Middelburg
- Ipar Brabant - (Noord-Brabant). Hiriburua 's-Hertogenbosch, hiririk handiena Eindhoven
- Limburg - Maastricht
Estatua ur-barrutietan ere banatua dago, ur-batzorde baten aginpean (waterschap edo hoogheemraadschap). 2005eko urtarrilaren 1ean 27 ziren eta bakoitzak ura kudeatzeko eskuduntza du. Ur-batzorde hauen eraketa estatuaren sorrera baino aurrekoa da, 1196 urtean agertuz baitziren lehen aldiz. Berez, herbeheretako ur-batzordeak oraindik dablitzan munduko erakunde demokratiko zaharrenetakoak dira.
[aldatu] Politika
Sakontzeko, irakurri: Herbeheretako politika
Herbehereak demokrazia parlamentario bat izan dira 1848tik aurrera eta monarkia konstituzional bat 1815tik. Horren aurretik errepublika bat izan zen 1581tik 1806ra eta erreinua 1806tik 1810ra (1810tik 1813ra Frantziaren parte izan zen). Herbehereetako politika ezaguna da bere kontsentsuarengatik, bai politikarien artean bai hauen eta jendartearen artean ere.
Estatu burua monarka bat da, gaur egun Beatriz Erregina. Konstituzionalki monarkak hainbat botere ditu baina berez funtzio zeremonialak betetzen ditu. Monarkak kabinete berriaren formazioan eragin dezake, eta alderdi politikoen arteko epaile moduan joka dezake.
Praktikak botere exekutiboa Kabinetearen esku beratzen da. Dagoen sistema alderdi-anitza dela eta XIX. mendetik inoiz ez da egon alderdirik gehiengo osoa lortu duenik eta horregatik Kabineteak sortu behar dira. Horretan hogeita hamar ministro inguruan daude, horietatik batetik hirura ez dute ministerio zehatzik eta beste hainbeste estatu idazkari. Gobernuaren burua Herbeheretako Lehen Ministroa da, normalki koalizioan dauden alderdirik handienaren burua delarik.
Kabinetearen arduren artean bi ganbara dituen parlamentua, botere legislatiboa duena. Bigarren Ganberako (Behe Ganbera), hauteskunde zuzenetan hautatzen dira, lau urtero ospatzen direnak normalean. Biltzar Probintzialak ere lau urterik behin egiten dira. Biltzar Probintzialetako kideek 75 ordezkari hautatzen dituzte Lehen Ganberan (Goi Ganbera), botere legislatiboa duena, baina ez hauek proposatzeko edo aldatzeko, bakarrik atzera emateko.
Langile sindikatuak eta erakundeak kontsultatzen dituzte erabaki finantziero, ekonomiko eta gizarte gaietan. Horretarako Herbeheretako Kontseilu Ekonomiko-Soziala biltzen da.
Bigarren Mundu Gerraren ostean Herbeherek aurretik izan ohi zuten neutralitatea hautsi eta Nazio Batuak, OTAN eta Europar Batasunan sartu zen.
Herbehereek tradizio handia dute tolerantzia sozialean. XVIII. mendean Herbeheretako Eliza Erreformatua zen ofiziala, baina katolizismo eta judaismoa oso onartuak ziren. Gaur egun drogak, prostituzioa, homosexualen arteko ezkontzak eta eutanasiaren inguruko legeak dituzte, munduko askeenak.
1919tik aurrera sufragio unibertsala ezarri zen eta hortik aurrera hiru alderdi familia egon dira:
- Indartsuena izan den eta gaur egun ere baden demokristauak. Gaur egun Deialdi Demokristaua (CDA) alderdiak du hor botere handiena.
- Sozialdemokratak, batez ere Herbeheretako Alderdi Laborista (PvdA).
- Liberalak, batez ere Demokrazia eta Askatasunaren aldeko Alderdi Popularra.
Demokristuak beti egon dira kabinetean, koalizioan beste bietako batekin. 1970ko hamarkadan alderdi sistema oso hegazkorra bilakatu zen, alderdi klasikoek boterea galdu zutelako eta Alderdi Erradikal Demokrata edo D66 Alderdi Liberal Progresistak bozka asko lortu zituzten.
1994ko hauteskundetan CDAk bere boterea galdu zuen eta VVD, D66 eta PvdAk osatutako kabinetea sortu zen. 2002an honek gehiengoa lortu zuen, Pim Fortuynek osatutako LPF alderdiak (Fortuyn bera astebete lehenago erail zuten) igoera nabarmena izan baitzuen. CDA, VVD eta LPFk kabinetea osatu zuten, baina 2003an LPFk aulki asko galdu ziten eta beraz kabinetea CDA, VVD eta D66 alderdiek osatu zuten.
[aldatu] Demografia
Herbehereek munduko biztanleria dentsitate maila altuenetako bat dute. 2006an biztanleria 16.360.000koa zen. Populazioaren gehiengoa frankoen, frisiarren eta saxoien ondorengoak dira.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik, gobernuak emigrazioa bultzatu zuen, lurraldea gainpopulatua zegoela eta. Horrela, ia 500.000 biztanlek herrialdea utzi zuen. Hala ere, immigrazioa emigrazioa baino handiagoa izan da, eta lurralde desberdinetatik immigranteak heldu dira Herbeheretara (tartean Herbehereen koloniak izandakoak -Holandarren Antillak edo Surinam-, baina baita beste herri batzuetakoak ere, Turkia eta Maroko esaterako).
Herbeheren egungo osaketa etnikoa ondokoa da:
- Europarrak %87,3a (neerlandarrak %80,9; beste europarrak %6,4)
- Asiarrak %6,9a (turkiarrak, indonesiarrak, indiarrak...)
- Karibearrak %2,8a (surinamdarrak batez ere)
- Afrikarrak %2a (marokiarrak batez ere)
- Bestelako jatorikoak %1a
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlanda • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre |