Azken Konponbidea
Wikipedia(e)tik
Juduen Auziko Azken Konponbidea (alemanieraz Endlösung der Judenfrage) Bigarren Mundu Gerran Europako juduen kontrako genozidio sistematikoa burutzeko naziek hartutako plana izan zen. Adolf Eichmannek asmatutako esapidea da. Azken Konponbidearen gauzatzea Holokaustoko fase hilkorrena zen.
Milioi bat judu hil zeuden dagoeneko 1942an Azken Konponbidea erabat gauzatu baino lehen. Baina judutar populazio osoa desagerrarazteko erabakiarekin batera, sarraski-zelaiak eta Europako juduen hilketa sistematikoa abian jarri zen. Erabaki hau Wannsee Bileran hartu zen 1942ko urtarrilaren 20an. Bilera honetako notak ukigabe aurkitu zituzten Bigarren Mundu Gerrako aliatuek. Nurembergeko Epaiketetan frogatzat hartu ziren.