Batallon Vasco Español
Wikipedia(e)tik
Batallón Vasco Español (BVE) Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra artean erabili zuten izenetako bat da. Ekintza ugari hartu zituen bere gain batez ere militante abertzaleen kontra, horietako asko Ipar Euskal Herrian.
Espainiako zerbitzu sekretuen menpean ziharduen sareak BVE izenaz gain, beste izen batzuk ere erabili zituen mota horretako ekintzetarako: Tripe A (edo Alianza Apóstolica Anticomunista), (Guerrilleros de Cristo Rey, Anti Terrorismo ETA (ATE), Primera Línea de Fuerza Nueva, Grupos Armados Españoles... Askotan ere, izen desberdinak erabiltzen ziren egileak berberak izan arren.
BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran CESIDen barruan sortutako iskanbilen testuinguruan. Dena dela, Espainiako gobernua PSOEren eskura pasatzerakoan GAL siglak sortu ziren gerra zikinaren ekintzak aldarrikatzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] BVEri leporatutako ekintza batzuk
- 1975eko ekainaren 6a: Jose Antonio Urrutikoetxea Josu Ternera eta Mikel Mugiro errefuxiatuen aurkako ekintza prestatzen ari zirela bonba lehertu eta Marcel Cardona Amoros, OASeko kide ohia hil eta Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatua) zauritu dira. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, Playboy aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotuko zituen hurrengo egunean. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
- 1976ko otsailean : Angel Iturbe Abasoloren autoan bonba bat jarri dute.
- 1976ko uztailean : Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" bahitu Biriatun eta desagertarazi dute. AAA, ATE eta BVE izenekoek hartu zuten bere gain ekintza hau. Batzuek ETA(pm)ko Bereziak saileko arduradunei leporatu diete. Saenz de Santamaria generalak behin baino gehiagotan iradoki du estatuaren gerra zikineko ekintza izan zela.
- 1977ko abuztuaren 2a : Juan J. Lopetegi Carrasco hil duteAngleten (Lapurdi).
- 1978ko otsailaren 2a : Yolanda González Martín (ikasle donostiarra eta Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko kidea) hil dute Madrilen.
- 1978ko apirialren 5a: Antonio Cubillo Kanariar uharteetako independentziaren aldeko militantea hiltzen saiatu eta larri zauritu dute, labankada batzuk sartuz, Argeleko bere etxeko atarian. Roberto Conesak Jose Luis Espinosa Pardo poliziaren mertzenarioari agindu zion Antonio Cubillo hiltzea [1].
- Uztailaren 2a : Juan Jose Etxabe eta bere emazte Agurtzane Arregi tirokatu dituzte Donibane Lihizunen. Arregi hil dute eta Etxabe larri zauritu. Triple Ak hartu du ekintza bere gain. Perret anaiek eta Joseph Zuritak egin zuten ekintza.[2]
- 1978ko abenduaren 21a : Jose Migel Beñarán, "Argala" hil dute Angleten. Ekintza Jean Pierre Cherid, Mario Ricci "Carlo Vannoli" eta Jose Maria Boccardo Romanek osatutako taldeak burutu zuen[3].
- 1979ko urtarrilaren 13a : Jose Manuel Pagoaga Gallastegi Peixoto tirokatu eta larri zauritu dute Donibane Lohizunen. BVEk eta Triple Ak hartu dute ekintza beren gain. Perret anaiek egin zuten ekintza hau.[4]
- 1979ko maiatzaren 12a : Peru Lañarraga Juaristi hil dute Baionan (Lapurdi).
- 1979ko ekainaren 25a : Enrique Alvarez Gomez "Korta" tirokatu eta hil dute Baionan.
- 1979ko ekainaren 28a : F. Martín Eizaguirre eta Aurelio Fernández hil dituzte Parisen.
- 1979ko irailaren 28a : Tomas Alba Irazusta hil dute Astigarragan (Gipuzkoa).
- 1980ko urtarrila : Karlos Salside hil zuten Lezon (Gipuzkoa).
- 1980ko urtarrila : Alonsotegiko (Bizkaia) "Aldana" tabernan bonba bat jarri eta lau lagun hil eta 8 zauritu dituzte.
- 1980kootsailaren 2a : Jesus Mª Zubikarai Badiola bahitu eta hil dute Ondarroan (Bizkaia).
- 1980ko apirilaren 19a : Felipe Sagarna Ormazabal hil dute Hernanin (Gipuzkoa).
- 1980ko maiatzaren 8a : Maria Jose Bravo del Valle ikaslea hil dute Donostian (Gipuzkoa).
- 1980ko abuztuaren 30a : Angel Etxaniz Olabarria hil dute Ondarroan (Bizkaia).
- 1980ko irailaren 7a : Miguel Mª Arbelaiz eta Luis Mª Elizondo hil dituzte Hernanin.
- 1980ko azaroaren 14a : Esperanza Arana eta Jokin Alfonso Etxeberria hil dituzte Caracasen (Venezuela).
- 1980ko azaroaren 14a : Joakin Antimasbere Escoz hil dute Hernanin.
- 1980ko azaroaren 23a : Hendaiako Hendayais taberna tirokatu eta Jose Camio eta Jean Pierre Aramendi hil eta beste hamar lagun zauritu dituzte.
- 1980ko abenduren 30a : Jose Martin Sagardia Zaldua hil dute Biarritzen (Lapurdi).
- 1981 martxoaren 3a : Francisco Javier Ansa Cincunegui hil dute Andoainen (Gipuzkoa).
[aldatu] Ikusi
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Justo Fernandez Rodriguez
- ↑ [Amedo: el estado contra ETA]
- ↑ [Amedo: el estado contra ETA]
- ↑ [Amedo: el estado contra ETA]
[aldatu] Liburuak
- EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
- AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6