Burtzeña
Wikipedia(e)tik
Burtzeña edo Burceña (gazteleraz) Barakaldoko 8. barrutian dagoen auzoa da, Lutxana eta Llanorekin batera. Barakaldoko udalerriaren hegoaldean kokaturik dago. Mugakide dituen Gurutzeta eta Lutxana auzo barakaldarrez gain, Kadagua ibaiaz bestaldean dagoen Zorrotzaren (Bilbo) auzokidea ere bada.
[aldatu] Auzoaren ezaugarriak
Burtzeña Barakaldoko tradizioa industriala mantentzen duen auzo bakanetakoa da, Mebusa edo Gruber bezalako enpresa tradizionalekin. Auzoaren lur gehiena industria iharduerek hartzen dute beraz, dena den, etxebizitza batzuk ageri dira Zorrotza eta Gurutzetako errepidearen ondoan, eta Juan de Garai etorbidean zehar.
2004. urtetik aurrera, udalak auzoaren berritze prozesuari ekin zion. Proiektu berriak proposatu dira, horietako bat, Bilbo Handiko enpresa parkerik handiena, Bizkaiko Foru Aldundiak eraiki nahi duena. Enpresa parkearen eraikuntzaren aurretik, Iberdrolak 1940ko hamarkadan eraiki zuen zentral termikoa eraitsi behar izan zen. Gaur egun, udala eta foru aldundiaren arteko desadostasunak direla eta, proiektuaren eraikuntza etenik dago.
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Barakaldoko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Arteagabeitia • Beurko • Burtzeña • Desertu • Done Bikendi • El Regato • Errekartu • Gurutzeta • Kareaga • La Paz • Llano • Lutxana • Rontegi • Santa Teresa • Zaballa • Zentrua • Zuazo |