Conceyu nacionalista astur
Wikipedia(e)tik
Conceyu Nacionalista Astur (CNA, Asturiaseko Kontseilu Abertzalea) ) Asturiaseko lehen alderdi politiko abertzalea izan zen, 1976an sortua eta 1981ean desagertua.
Asturiaseko ekandu politikoarekin hautsi nahi zuten hainbat gaztek sortu zuten, transizioa deritzon garaian Estatuaren berreraikitzeari alternatiba erradikala aurrez aurre ipini nahi ziotena, Katalunia edo Euskal Autonomi Elkarteak jaso zutenaren antzeko trataera eskatuz Asturiasentzat. Sortzaileen artean Xosé Lluis Carmona eta Dubardu Puente Conceyu Bableko kideak eta David Rivas (1977n Conceyu D´Asturies Madrilen sortu zuena) izan ziren. Idazkari nagusia Anxelu Zapico izan zen.
Ihardun zuen bitartean ez zuen hauteskunde arrakastarik lortu, eta kide batzuk atxilotu zituzten, Oviedoko Banco Herreroko lapurretan ETA(pm)ri laguntzea leporatuta. "Asturies Dixebrá" aldizkaria kaleratzen zuten. 1981ean desegin zen. Bere errautsetatik beste alderdi asturianista batzuk sortu ziren, hala nola Unidá Nacionalista Asturiana, David Rivasek zuzenduta 1989ko europar hauteskundeetara aurkeztu zena. Rivas Andecha Astur-eko hautagaia izan zen Asturiaseko gobernurako 1999n eta 2003n.eu:Conceyu Nacionalista Astur