Copyleft
Wikipedia(e)tik
Copyleft software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen dituena da. Beronen defendatzaileek lan baten kopiak egin eta banatzea mugatzen duen baldintza bezala kontsideratzen dituzte egile eskubideak (copyright). Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.
Kontzeptua, baina ez hitza, Richard Stallmanek sortu zuen.
Copyleft lizentzien adibide bezala softwareari zuzendutako GPL lizentzia edo lan mota ezberdinetara zuzendutako Creative Commonsen PartekatuBerdin lizentzietako batzuk aipatu daitezke.
[aldatu] Ikus, gainera
- Software libre
- Copyright