Frantziako geografia
Wikipedia(e)tik
Frantziako geografiak estatuaren azalera aztertzen du, batez ere orografia, hidrografia eta klimatologia.
Frantzia metropolitarrak 551 500 km² luze-zabal ditu (675 417 km² itsasoz haraindikoekin) eta ipar-hegoak 1000 km luze da (Bray-Dunes - Cerbère luzera da handiena) Europako estatu handiena da, Errusia eta Ukrainaren ondoren.
Frantziako kostak lau itsasotara ematen dute (Ipar Itsasoa, Mantxa, Atlantiar Ozeanoa eta Mediterraneoa), lurraldea hedabide eta kultura bidegurutze paregabea eratuz. Kostak 3427 km luze dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Frantzia metropolitarra Europa mendebaldean kokatua dago. Estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurrelde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Ozeano Indikoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.
[aldatu] Mugak
Metropoliaren mugak 2 970 km luze dira:
- Espainia (650 km)
- Belgika (620 km)
- Suitza (572 km)
- Italia (515 km)
- Alemania (450 km)
- Luxenburgo (73 km)
- Andorra (57 km)
- Monako (4,5 km).
Guianako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin.
Saint-Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin.
Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.
[aldatu] Orografia
Frantzia metropolitarrak paisaje aniztasun du, ipar eta mendebaldeko ordoki zabalak, mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4 810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdiko Mendigunea, Jura, Vosges, Mendigune Armorikarra eta Ardenak.
[aldatu] Hidrografia
Ibai handiek Frantzia zeharkatzen dute, garrantzitsuenak dira Loira, Rodano (iturburua Suitzan), Garona (iturburua Espainian), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Meuse eta Mosela.
Izena | Nora | Luzera guztira (km) |
Luzera Frantzian (km) |
|
---|---|---|---|---|
Loira | Atlantikoa | 1 012 | 1 012 | |
Sena | Mantxa | 776 | 776 | |
Garona | Atlantikoa | 575 | 530 | |
Rodano | Mediterraneoa | 812 | 522 | |
Dordoina | Atlantikoa | 490 | 490 | |
Meuse | Ipar Itsasoa | 950 | 483 | |
Charente | Atlantikoa | 360 | 360 | |
Aturri | Atlantikoa | 335 | 335 |