Pirinioak
Wikipedia(e)tik
Pirinioak Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Atlantiar ozeanoan sortaldeko Creus-eko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.
Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da.
Hegoaldean, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorri etimologikoa
Dirudienez, Pirinioak izena greziar mitologiako Atlasen alaba Pirene-ri zor zaio. Greziarren ustez, Pirene ingurune honetan bizi zen gazte bat zen, Herkulesek bere bidaietako batean eraman zuena.
Beste teoria batek dioenez, euskal jatorria izango luke toponimoak. Honen arabera, jatorrizko izena Ilene os izango litzateke, Ilargiaren mendiak, Ilene ilargia baita.
[aldatu] Geologia
Ezaugarri geologiko nabarmenenetako bat bere disimetria da, bai zeharka (malda handiagoa da Frantziako aldetik), baita luzetara ere (Atlantiko aldera emeki jaisten den bitartean, Mediterraneoan bapatean egiten du).
Aro tertziarioan sortu ziren, toleskuntza alpetar-himalaiarra gertatu zenean. Egiturari dagokionez, Alpeekiko erabat desberdinak dira, izan ere, hauetan mantuen lerrakuntzak garrantzi handia duen bitartean, Pirinioak toleskuntza autoktonoaren ondoriozko mendikatea dira.
[aldatu] Gailurrak
Mendikate honetako gailurrik esanguratsuenak honakoak dira:
[aldatu] Mendebaldeko Pirinioak
- Ekaitza (1.404m)
- Larrun (900m)
- Adi (1.503m)
- Ortzanzurieta (1.570m)
- Ori (2.017m)
- Hiru Errege Mahaia (2.428m)
- Auñamendi (2.507m)
[aldatu] Erdialdeko Pirinioak
- Midi d'Ossau (2885 m)
- Collarada (2.886 m)
- Balaitus (3.146 m)
- Gran Facha (3.005 m)
- Pic Long (3.192 m)
- Neouvielle (3.091 m)
- Vignemale edo Pique Longue (3.298 m)
[aldatu] Ordesa eta Monte Perdido
- Monte Perdido (3.352 m)
- Cilindro (3.328 m)
- Soum de Ramond edo Pico Añisclo (3.254 m)
- Marbore (3.248 m)
- Taillon (3.144 m)
- Torre de Marboré (3.009 m)
- Casco (3.006 m)
- Astazou (3.077 m)
[aldatu] Pineta
- La Munia (3.134 m)
[aldatu] Gistain
- Bachimala edo Punta Schrader (3.177 m)
- Punta Sabre (3.136)
Benasque
- Posets edo Llardana (3.375 m)
- Espadas (3.332 m)
- Pavots (3.121 m)
- Gran Eriste (3.053 m)
- Aneto (3.404 m)
- La Maladeta (3.312 m)
- Maldito (3.350 m)
- Russell (3.205 m)
- Margalida (3.241 m )
- Tempestades (3.290)
- Alba (3.118 m)
- Mulleres (3.010 m)
- La Forcanada
- Vallibierna (3.067 m)
- Perdiguero (3.222 m)
- Gourgs Blancs (3.129 m)
- Cabrioules edo Cabrioles (3.116 m)
- Maupas (3.109 m )
- Salvaguardia (2.738)
[aldatu] Luchon
- Spijeoles (3.066 m)
- Gran Quayrat (3.060 m)
- Lézat (3.107 m)
[aldatu] Ekialdeko Pirinioak
- Mulleres (3.010 m)
- Besiberri (3.030 m)
- Punta Alta (3.014 m)
- Colomers (2.930 m)
- Montvallier (2.859 m)
- Montsent (2.881 m)
- Montcalm (3.080 m)
- Pica d'Estats (3.140 m)
- Pedrosa (2.948 m)
- Pic de Serrère (2.911 m)
- Puig Pedrós (2.914 m)
- Pic de Carlit (2.921 m)
- Tossa d'Alp (2.537 m)
- Puigmal (2.909 m)
- Pic de Llonzes (2.832 m)
- Canigó (2.785 m)
- Costabona (2.464 m)
- Roc de France (1.449 m)
- Noulos (1.257 m)
- Alberes (975 m)
[aldatu] Glaziareak
Kuaternarioko glaziazioak eragin handiagoa izan zuen Piriniotan penintsulako gainerako mendikateetan baino eta honen ondorioz, modelaketa glaziarraren aztarnak ikusten dira Canigo-tik Adi mendiraino. Gaur egungo ibon gehienek jatorri glaziarra dute. Pirinioek zirku-glaziareak eta mihi txikiak 3000 metrotik gora aurki daitezke bakarrik: Balaitus, Vignemale, Monte Perdido eta Maladeta.
[aldatu] Ibaiak
Iparraldeko isurialdean:
Hegoaldeko isurialdean:
[aldatu] Eskualdeak
Mendebaldeko Pirinion hasita, Euskal Herriko hurrengo eskualdeak topa ditzakegu:Oarsoaldea,Bidasoaldea eta Hendaiako Kantonamendua, Bortziri, Baztan, Ezpeleta eta Baigorriko Kantonamenduak, Erroibar, Luzaide eta Orreaga udalerriak eta Donibane Garaziko Kantonamendua, Aezkoa, Zaraitzu, Erronkaribar eta Atharratzeko Kantonamendua.
[aldatu] Pirineistak
Mendikate honen azterketan aritutako mendizale eta zientzialari ospetsuetako batzuk hauek dira:
- Louis Francois Ramond de Carbonnières (1755-1827), naturalista.
- Henry Russell (Toulouse, 1834 - Biarritz, 1909), Russell-Killough kontea.
- Franz Schrader (Bordele, 1844 - Paris, 1924), geografoa.
[aldatu] Eskiatzeko zein aisialdirako instalazioak
Mendikate honetan aisialdirako egokitutako ingurune ugari dago, klimak eta edertasunak erakarrita jende asko gerturatzen baita. Eskiatzeko instalazioek toki ugari behar dutenez, erabat eraldatu dute goi-mendian egiten den lurraren erabilera.
- Espainian dauden eski-estazioak hauek dira: Candanchu [1], Astun [2], Formigal [3], Panticosa-Los Lagos [4], Cerler [5], BoíTaül Resort [6], Baqueira Beret [7], Port-Ainé [8], Port del Comte [9], Espot Esquí Parc [10], Tavascan [11], La Molina [12], Masella [13], Vall de Núria [14], Vallter 2000 [15], Rasos de Peguera [16].
- Andorran: Ordino Arcalis [17], Pal Arinsal [18], Pas de la Casa-Grau Roig [19], Soldeu el Tarter [20], La Rabassa [21].
- Frantzian: La Pierre-st Martín, Artouste [22], Gourette [23], Luz Ardiden [24], Cauterets [25], Hautacam [26], Bareges [27], Gavarnie-Gèdre, La Mongie [28], Piau Engaly [29], Saint Lary [30], Val Louron [31], Peyragudes [32], Luchon Superbagneres, Porte Puimorens, Ax-Les-Thermes, Font Romeu, Les Angles, Puyvalador, Formigueres, Puigmal 2600, Cambré d´Aze, Guzet, Les Mont d´Olmes, Ascou-Pailheres, Mijanes-Donezan.