Herodoto
Wikipedia(e)tik
Herodoto Halikarnasokoa historiaren aita bezala kontsideratuta dago. Jende eta lur berriak ezagutzeko irrikak herri ezberdinetatik bidaiatzera bultzatu zuen: Egipto, Pertsia, Libia, Grezia haundia.... Bi urtetan Periclesek gonbidatuta, Atenas hirian bizi izan zen. Bertan zela Sofocles ezagutu eta lagun minak egin ziren. Bere lanik ezagunena Historia da, bederatzi liburutan banatuta dago eta bertan Persiaren historia eta Gudu Medikoak kontatzen ditu. Lan hau ahozko tradizioetan oinarrituta dago eta gertakizunen bertsio zuzenetan idatzita dago.