Heroina
Wikipedia(e)tik
Heroina (diazetilmorfina) opiazeoen familiako legez kanpoko droga bat da munduko herrialderik gehienetan eta menpekotasun handia sortzen du. Morfina, amapoletatik ateratzen den sustantzia bat, oinarri harturik sortzen da. Normalean hauts zuri edo marroi moduan saltzen da, edota "goma" edo "alkitran beltz" izenarekin ezaguntzen den sustantzi beltz itxaskor batean.
Konzentrazio handiagoko heroina sarriago aurkitzen hari den arren, heroina gehiena beste droga edota sustantzia ezberdinekin (azukrea, almidoia, esne hautsak...) nahastuta saltzen da kaleetan. Speedball izeneko droga heroina kokainarekin nahastean sortzen da.
Droga hau hartzen dutenek ez dute bere indarra edota benetako edukia ezagutzen, eta horregatik sobredosi bat nozitzeko arriskua dute.
Heroina zainetik sartzen da normalean, baina baita sudurretik edota erreta ere. Azken kasu honetan zilar papera erabiltzen da.
Xiringak elkarbanatzen dituzten erabiltzaileek (gero eta gutxiago ematen den praktika), VIHa, hepatitisen bat edo edozein gaixotasun kutxagarri harrapatzeko arriskua dute.