New Immissions/Updates:
boundless - educate - edutalab - empatico - es-ebooks - es16 - fr16 - fsfiles - hesperian - solidaria - wikipediaforschools
- wikipediaforschoolses - wikipediaforschoolsfr - wikipediaforschoolspt - worldmap -

See also: Liber Liber - Libro Parlato - Liber Musica  - Manuzio -  Liber Liber ISO Files - Alphabetical Order - Multivolume ZIP Complete Archive - PDF Files - OGG Music Files -

PROJECT GUTENBERG HTML: Volume I - Volume II - Volume III - Volume IV - Volume V - Volume VI - Volume VII - Volume VIII - Volume IX

Ascolta ""Volevo solo fare un audiolibro"" su Spreaker.
CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Industria Iraultza - Wikipedia, entziklopedia askea.

Industria Iraultza

Wikipedia(e)tik

Industria Iraultza XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Britania Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologikoa, sozioekonomikoa eta kulturala izan zen. Horri esker, industrian eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen. Oihal-industrian zein altzairua ekoizteko tekniketan hasita, kanalen nahiz errepideen (eta, geroago, burdinbideen) sorkuntzak eta hobekuntzak produktu berrien salerosketa erraza eta azkarra ahalbidetu zuten. Hasiera batean ikatzaz hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Metal hutsezko makineriak eta lanabesak beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan.

Carnagie altzairu ola, Ohio
Carnagie altzairu ola, Ohio

Industria Iraultzaren garaia zehazterakoan historialariak ez datoz bat. Eric Hobsbawmen arabera, 1780ko hamarkadan sortu eta 1830ekoan edo 1840koan "lehertu" zen. T. S. Ashtonek, aldiz, 1760 eta 1830 bitartean gauzatu zela dio.

Mendebaldeko Europara eta Ipar Amerikara hedatu zen XIX. mendean zehar, eta, hortik, mundu osora. Gizartearen gaineko eragina egundokoa izan zen, eta askotan Neolito Iraultzarekin alderatzen da.

1850 inguruan Bigarren Industri Iraultza deritzona sortu zen, lurrunontzien eta burdinbideen garapenak ekonomia eta teknologia bultzatu ahala. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, barne-errekuntzako motorraren eta argindarraren sorkuntza zirela eta, ekonomia eta teknologia garapen hori sakondu zen.

Eduki-taula

[aldatu] Ondorio sozialak

Industri Iraultzak izugarrizko aldaketak eragin zituen Europan ordurarte zegoen gizartean. Esan dezakegu Iraultza honek eragin handia izan zuela orduan gertatu zen hazkunde demografikoan, inolako zalantzarik gabe. Eta agian garrantzitsuagoa den beste aspektu batean ere funtsezko faktore bat izan zen, Iraultza liberalekin batera. Aspektu hau gaur egun Europako gizartea antolatuta dagoen modua da, klase gizartea hain zuzen ere.

[aldatu] Hazkunde demografikoa

Eztanda edo Iraultza Demografikoa deiturikoa Industri Iraultzaren zergatia eta ondorioa izan zen aldi berean, baina esan dezakegu garrantzia handiagoa izan zuela bigarren kasuan. Honen ondorioz hirien hazkundea ere gertatu zen, hurrengo paragrafoetan azalduko den moduan.

XVIII. mendearen hasieran Eztanda Demografikoa deritzonaren prozesua hasi zen. Garai honetan populazioaren hazkunde azkarrago bat gertatu zen, zergati ezberdinen ondorioz. Zergati hauetatik Nekazaritza Iraultzak ekarritako bizi baldintza hobeak azpimarratu behar dira. Iraultza honen ondorioz elikagaien kantitatea, kalitatea eta aniztasuna ere haunditu zen eta, esan den moduan, elikaduraren hobekuntza hau bizi baldintza hobeak ekarri zituen, gaixotasunak eta gosea murriztu zituen eta bizi itzaropena luzatu zuen; biztanleriaren hazkunde azkarragoa sortuz.

Baina lehenago aipatu den moduan, biztanleriaren hazkundea garrantzitsuagoa bihurtu zen Industria Iraultza gertatzean. Fabriken agerpenaren ondorioz elikagai eta produktu askoren prezioak jaitzi egin ziren, gai hauek pertsona gehiagoren esku egon ziren eta bizi baldintzak askoz gehiago hobetu ziren gizartearen zati batentzat. Honez gainera aurrerakuntza asko egon ziren medikuntzan eta higienean baita ere, eta honen ondorioz mende askotan zehar Europako biztanleria jasaten zuten epidemia asko modu nabarmenean murriztu egin ziren. Honen adibide argia da Edward Jenner mediku britaniarrak 1796. urtean baztangaren kontra aurkitu zuen txertoa, gaixotasun honegatik hiltzen ziren pertsonen kopurua modu harrigarrian txikitu zuenak.

Beste alde batetik garrantzia handia izan zuen aurrerago azalduko den proletalgoaren agerpena. Klase honetako pertsonek bere lanetik lortzen zuten haien irabazi guztiak eta horregatik zabaldu zen familia handia izateko joera, semeak haien etorkisunerako garantia bakarra baitziren. Horregatik zenbat eta seme gehiago izan, hau da, gero eta prole handiagoa izan, gero eta diru gehiago izango zuten. Honen ondorioz ere populazioa asko hasi zen langile klaseen eraginez, hauen bizi- eta lan-baldintzak penagarriak eta bizi itxaropena oso laburra izan arren, gaur egun hirugarren munduan gertatzen ari den moduan.

Populazioaren hazkunde eta industralizazioaren beste ondorio garrantzitsu bat hirien hazkundea izan zen, orain ikusiko den moduan.

Alde batetik langileentzako auzo berri asko eraiki ziren, fabrikak hirien ondoan eraikitzen baitziren. Hauek elkarren alboan zeuden etxe txiki edo barrakoietan bizi ziren egoera eso txarretan, ahalik eta pertsona gehien pilatzen baitziren bertan eta lantegietatik oso hurbil baitzeuden kokatuta. Auzo marginal hauetan bizi ziren egoera osasungaitzen eta langabeziaren ondorioz delinkuentzia ere asko handitu zen hirietan.

Bestetik gero eta ugariago eta aberatsago ziren burgesak hirietara joan ziren bizitzera. Haientzat kale zabaleko auzoak eraiki ziren, eraikin dotoreekin eta parke eta aisialdirako leku askorekin, museo, antzoki edo kasinoak esate baterako. Hauetatik aparte erdiko burgesia bere auzoak eraiki zituen ere, eta bi klase hauen artean ensantxe izenarekin ezagututako auzoak eratu zituzten. Kale eta etxebizitza berri hauek zerbitsu eta azpiegitura asko eukitzen hasi ziren; estolderiak, argiztapena, garraioak, garbiketa zerbitsuak, eta polizia esate baterako.

[aldatu] Klase gizartearen agerpena

Industria Iraultzaren eta bolada Iraultzaileen ondorioz aldaketa sakon bat gertatu zen gizartean, ondoren ikusiko dugun moduan.

Jakina da nola banatzen zen gizartea Industri Iraultza baino lehen, estamentuka hain zuzen ere. Baina hau aldatuz joan zen gertatutako iraultza liberalei esker eta Industria Iraultzaren ondorioz guztiz finkatu zen gizarte mota berria, Klase-Gizartea deritzona. Klase gizartea sabalagoa zen eta pertsonen “estatus”-a haien irabazien arabera klasifikatzen zen. Honela gizartea ondoren azalduko diren hiru multzotan geratu zen bananduta:

  • Goi mailako klaseak: Bi multzo nagusik osatzen zuten; burgesia alde batetik eta finantza- eredu liberalera egokitu zen aristokrazia. Azken multzo hau pribilegio guztiak galdu zituzten, baina leku batzutan eredu berrietara moldatu ziren haien aberaztasunak industria berrietan inbertituz. Lehenengo multzokoak ordea betidanik aritu ziren finantza eta negozioetan, baina Industri Iraultzaren garaian inoiz baino ugariagoak eta boteretsuagoak bihurtu ziren, haiek baitziren industri berrien jabeak, garraiobideak kontrolatzen zituztenak etab. Aristokrazia eta goi burgesia gero eta gertuago joan ziren egoten: bi taldeetako familien arteko ezkontzak zeuden, burgesia gero eta ideologia kontserbadoreago bat joan zen berenganatzen eta luxus eta aisialdi betetako bizitza hartzen joan ziren denbora igaro ahala. Talde hauetakoek ziren baita ere eskubide politikoak zituzten bakarrak, sufragio zentsatarioa baitzen ordezkari politikoak aukeratzeko era nagusia, eta horregatik egin ziren erreforma eta lege berri gehienak haien interesak defendatzeko izan ziren.
  • Erdi mailako klasea: talde honetakoak ziren burgesia ertaina, goi postuko militarrak eta ogibide liberaleko pertsonak ( medikuak, abokatuak, irakasleak). Lehenengoak negozio txikiko jabeak ziren, denda edo tailer familiarrak zituzten langileak ziren; eta baita ere multzo honetan sar daitezke nekazal guneetan zeuden lur jabe txikiak. Hauen errenta ez zen politikan parte hartzeko bezain altua, baina bizi-baldintza nahiko onak zituzten. Bigarren eta hirugarren motatakoak aldera, bai zuten politikan parte hartzeko eskubidea, hauen errenta burgesia ertainarena izan arren.
  • Behe mailako klaseak edo proletargoa: Klase honen barruan langileak, hau da, besteentzat lan egiten zutenak, sartu egiten dira. Baina klase honetan ez zeuden nekazariak bakarrik, gehiengoa Industria Iraultzaren ondorioz agertutako proletargoa zen. Klase berri hau nekazal guneetatik hirietako industrietara lan egitera joan zireneak osatzen zuten. Honek zuten irabaziak lortzeko modu bakarra haien lan egiteko indarra zen eta hau jabeei ( goi mailako burgesei) saltzen zieten soldata baten truke. Arrazoi honegatik zenbat eta gehiago izan familian gero eta irabazi gehiago jasoko zuten etxean, familia bakoitzeko kopurua asko igo zuena. Baina klase honetako pertsonak, industriaren oinarria izan arren, oso egoera txarrean bizi ziren, ondoren azalduko den moduan.

Industria Iraultzaren ondorio txarrenetarikoa izan zen proletargoa geratu zen egoera larria. Lehenago esan den moduan hiriak izugarri handitu ziren eta txarto planifikatutako auzo berri asko agertu ziren langileentzat. Auzo hauek ez zituzten inolako zerbitsurik, ez higienerik, delinkuentzia oso handia zen, eta gaixotasunak modu larrian zabaltzen ziren bertatik. Horrez gainera lan baldintza penagarriak jasan behar zituzten, ez baitzeuden inolako legerik jabeen gehiegekeriak arautzeko. Modu honetan Iraultzak ekarri zuen langileak egunero 13 ordutaraino lan egitea aste osoan zehar igandeko arratzaldea izan ezik, bost urtetik gorako umeak lan egiten astea eta emakumeak ere lan munduan sartzea. Umeen eta emakumeen kontratazioa gero eta arruntagoa bihurtu zen, hauek gizonak baino bi eta hiru biderrez gutxiago irabazten baitzuten. Horrez gainera fabrikak ez ziren lan egiteko leku egokiak, zikinak, itxiak, hezeak eta keriz beteak baitzeuden. Pixkanka-pixkanaka langile hauek haien egoeren larritasuna ikusten joan ziren eta ondorioz langileen aldeko mugimenduak agertu ziren, aurrerago ikusiko den moduan. XIX. Mendearen hasieran ere gobernuek gutxiegizko neurriak hartzen hasi ziren batez ere umeen lanarekin erlazionartuak, hauei lan orduak jaizteko edo lan egiteko adin minimoa igotzeko. Honen adibidea izan zen Ingalaterran 1833. urtean agertu zen “The Factory Act”, 9-13 urte artean zeuzkaten umeak bederatzi ordu “bakarrik” lan egin ahal zutela arautzen zuena.

[aldatu] Ondorio ekonomikoak

Baina Industri Iraultzak ez zituen bakarrik gizartearekin erlazionatutako ondorioak, beste motatakoak ere euki zituen. Hauen artean ondorio ekonomikoak aurkitzen dira. Esan dezakegu Industria Iraultzak eragin gehiago euki zuen arloan ekonomian izan zela, zeren produkzio bideak guztiz aldatu ziren, eta ondorioz ekonomi-sistema berria agertu edo guztiz garatu zen, kapitalismoa konkretuki. Aldaketa hauek garrantzia handikoak izan ziren eta gertatu izan ez baziren gaurko mundua ezin izango zen existitu.

[aldatu] Produkzio bideen aldaketa

Industri Iraultzak eduki zituen ondorio ekonomiko garrantzitsuen artean produkzio bideen aldaketa da. Aldaketa hau Iraultzan gertatu ziren hainbat aldaketek ekarri zuten, ondoren ikusiko den moduan.

Gertatu zen aldaketa bortitz honen arrazoietako bat aurrerapen teknologikoak izan ziren. Leku batzuetan, Ingalaterra eta Frantzian adibidez, gremioak desagertu ziren XVIII. mendearen amaieran, eta horrek ekarri zuen artisau bakoitzak nahi zituen metodoak erabiltzea produzitzerakoan. Modu honetan makina berriak agertzen joan ziren, denbora aurrezteko eta produkzioa igotzeko. Hobekuntza hauek ehungintza eta siderurgian izan ziren batez ere, eta azkenean tailer txiki baten jabe zirenak itzelezko pabeiloietan zeuden industrien ugazabak bihurtu ziren. Lantegi hauetan langile kopuru handia erabiltzen zen, baina gehienetan ez ziren haiek lana modu zuzenean egiten zutenek, horretarako makinak baitzeuden. Haien funtsezko lana makina hauek maneilatzea eta zaintzea zen. Makinen bidez industrien jabeek errentagarritasun handia lortzen zuten: langile gutxiago kontratatu, eta ondorioz soldata gutxiago, ordaindu behar zituzten; produkzioa askoz handiagoa zen; honen kalitatea ere hobea zen; eta denbora gutxiago behar zuten zehozer produzitzeko. Honen ondorioz baita ere konpetibitatea gero eta gogorragoa izan zen eta horregatik zen beharrezkoa agertzen ziren berrikuntza guztiak lantegietara eramatea arrakasta euki nahi bazen. Egia esanda dena zen “bidezkoa” ahalik eta irabazi gehienak lortzeko, eta horregatik ailegatu ziren langileak lehenago ikusi diren egoetara.

Ikusi denez Industri Iraultzaren ondorioz produkzio bide tradizionalak, hau da gremio-elkarteen artizautza tailerretan, desagertu egin ziren; eta beste berri batzuk agertu ziren, prodikzio bide industrialak hain zuzen ere.

[aldatu] Kapitalismoaren jaiotza

Baina aldaketa ekonomikoak ez ziren bakarrik produkzio bideetan izan, Iraultza honen ondorioz sistema ekonomiko berria agertu baitzen, kapitalismo izenekoa, gaur egun oraindik duguna.

Industri Iraultza baino lehen estatua eta ekonomiaren arteko erlazioak oso desberdinak ziren. Gehien zabalduta zegoen ekonomia sistema merkantilismoa zen. Honen arabera Estatuak ekonomian zerikusi hanedia zeukan, eta honen aberaztasuna zituen metal preziatuen kopuruagatik neurtzen zen.

Baina ideia hau industralizazioa ailegatzerakoan guztiz aldatu zen. Garai honetan Adam Smith ekonomikariak bere teoria berriak aurkeztu zituen eta hauek arrakasta handia izan zuten. Hauen arabera herrialde baten aberaztasuna bertako biztanleen aberaztasunen batuera zen, Estatu berak ekonomian inolako eraginik izan gabe. Norbanakoaren aberaztasun hauek “kapitala” zuten izena eta haien lanean edo negoziotan lortutako irabazi edo aurrezkietatik zetozen, hauek hasieran egiten zen inbersio eta azkenean jasotzen zen etekinaren arteko aldea zirelarik. Beste alde batetik merkataritzan ere aldaketak egon ziren. Sistema berrian Estatuak ez zuen harreman komertzialak arautzen eta hauek eskari eta eskaintzaren legetik bakarrik gidatzen zen. Lehenago merkataritzarako zeuden zailtasun asko ere ezabatu ziren, aduanak, errepideen inpostuak edo neurri ezberdinak esate baterako. Modu honetan merkatariek askatasun guztia zuten arreman komertzialetan.

Ikusi dugunaz aparte Industri Iraultzaren ondorioz sortutako kapitlismoak ere bete berrikuntza batzuk ekarri zituen ekonomia mundura, agertuberriak ziren industriak finantzatzeko moduak adibidez.

Hasiera batean industriak bakoitzak bere baliabideekin finanziatzen zituzten, txikiak baitziren eta ez baitzutelako behar diru inbertsio handirik. Baina industrializazio prozesua aurrera joan ahala gastuak eta egin beharreko inbertsioak gero eta altuagoak bihurtzen joan ziren. Horregatik agertu zen beste finantziazio mota batzuk aurkitzeko beharra.

Modu honetan agertu ziren gaur egun hain ugariak diren Elkarte Anonimoak. Elkarte berri hauetan empresa batetan egin behar zen inbertsioa zatitan banatzen zen, “akzioak” deiturikoak, eta pertsona ezberdinek zati hauek erosten zituzten. Gero empresa hauen irabaziak, eta galerak baita ere, modu proportzionalean banatzen ziren akzionista guztien artean, zituzten akzio kopuruaren arabera. Era berean akzio hauek saldu egin ahal ziren, eta haien prezioa empresa momentu horretan zegoen irabazi edo galera egoeraren arabera aldatzen zen. Akzioen salerosketak egiten ziren lekuak baloreen burtsa izena hartu zuen eta horiek kokatzeko eraikin handiak eraki ziren hiri garrantzitsuetan XIX.mendean zehar.

Baina hau ez zen izan finantzazio mota berri bakarra. Beste modu berri bat “beharkisunen” erosketa izan zen. Inbertsoreak beharkisun hauek erosten zizkion empresari mailegu baten moduan, diru kopurua bueltatzeko epea eta interesak akordatu ondoren. Azkenik negozio bat sabaltzeko behar zen dirua lortzeko beste era bat bankuei mailegu edo kreditoak eskatzea izan zen. Hauek garai berrietako beharrak ikusita modernizatu egin ziren zerbitsu hauek emanez.

[aldatu] Ondorio politikoak

Industri Iraultzak hainbat ondorio politiko ere ekarri zituen berarekin garrantzia handikoak izan zirenak ondorengo bizitza poliikoan eta gaur egun eragina eukitzen jarraizen dutenak. Hauek izango dira azkenik azalduko direnak.

Alde batetik Iraultzaren ondorioz garai berean gertatu ziren Iraultza Liberalen eraginatik sortutako erregimen politiko liberalak zendotu ziren. Hau gertatu zen, alde batetik, garai horretan eman ziren aldaketa ekonomikoengatik, hauek baita ere liberalismoan oinarrituta baitzeuden. Aldaketa horien ondorioz burgesia boterea lortu zuen, zeren haiek bakarrik zituzten eskubide politikoak. Erregimen politiko liberal hauek gehienetan monarkia konstituzional edo parlamentario baten bitartez gauzatu egin ziren, eta lehen esan denez, Industri Iraultzari esker gauzatu ziren, garapen industriala baitzen Estatuaren nagusitasun internazionala zihurtatzen zuena.

Baina Iraultzaren ondorioz egon ziren ondorio politiko garrantzitsuenak beste motatakoak dira, proletalgoak sortutakoak. Langile-klasea bere egoeraren larritasunaz kontzientziatzen joan zen eta ondorioz hainbat mugimendu sortu zituzten hauek hobetzeko asmoz.

Mugimendu hauetako bat “Cartismoa” deritzona izan zen. Hau langileen mugimendu organizatu bat izan zen eta 1837-tik XIX. mendearen artean aritu zen. Bere prozedurak baketsuak ziren: langileen ehun-milaka zinadura batzen zituzten gero Ingalaterrako parlamentuari eskakisunak egiteko. Haien eskaera garrantzitsuena gizartearen demokratizazioa zen, horrela politikan parte hartu ahal izateko eta langileen lan-egoera hobetu ahal izateko. Baina XIX. mendearen erdialderantz indarra galtzen joan zen. Ahala eta guztiz ere eskatzen zituzten gauzak handik gutxira pixkanaka betetzen joan ziren.

Beste mugimendu oso garrantzitsua eta Industri Iraultzaren ondorio nabarmenetakoa izan zen sindikalismoa. Erregimen liberal berriek langileen elkarteak guztiz galarazten zituzten, liberalen ustez hauek merkatura azkatasuna kentzen baitzion. Baina ahala eta guztiz ere langileak taldeetan elkartu ziren erakundeak ematen ez zieten zerbitsuak haien artean emateko, langile zauritu edo gaixoie laguntza emateko adibidez. 1824.urtean Britaniar Gobernuak langileen elkarteak legalizatu zituen eta honen ondorioz lehengo sindikatuak sortu egin ziren Trade Unions izenekoak. Hauek denbora gutxitan indar handia hartu zuten, mendearen erdialdean ehun-milaka langile batu arte. Bere oinarrizko helburuak langileen bizi-baldintzak hobetzea izan zen; eta horretarako grebataz, negoziaketa baketsutaz eta, legeek onartzen zutenean, politikan parte-hartzeaz baliatu ziren. Azken mugimendu garrantzitsu bat egon zen Europa mailan, Ingalaterran hainbeste eragina izan ez bazuen ere. Hau XIX. mendearen erdialderantz agertu zen, sozialismo izenekoa. Langileen ideologia berri hau Marx-ek proposatu zuen eta arrakasta handia izan zuen Frantzia eta Alemania bezalako herrietan. Mugimendu honen partaideak anarkistekin batera Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zuten, eta hauek ere langileen egoeraren hobekuntza bilatzen zuten, baina modu iraultzaile eta erradikalago batean.

Azkenik esan behar da langileen mugimendu hauek azkenean haien helburuen zati bat burutzea lortu zutela, baina oraindik asko falta zitzaiela langileen egoera Europan guztiz ona izateko. Ingalaterran langileen egoera hobetzeko lehen legea XIX. mendearen hasieran agertu zen. Lege honen arabera umeek ezin zuten 12 ordu baino gehiago lan egin egunean, baina hau ez zen bete denbora asko igaro arte. Hainbat lege gehiago agertu ziren, ume-langileen egoera arautzeko denak, baina bete gabe jarraitu ziren. Lege hauek batez ere umezurztegiak kontrolatzeko egin ziren, bertako umeak esklabutza egoeran lan egiteko erabiltzen baitzituzten. 1844. urtean agertu zen emakumeen egoera ere arautzen zuen lehenengo legea. Honen arabera emakume eta umeek ezin zuten 12 ordu baino gehiago lan egin. Gero eta lege gehiago joan ziren agertzen hauen modukoak, baina langileen egoerak ez zen asko hobetu Europan XX. Mendea ondo sartuta egon arte. Mugimendu hauen eraginez ere iraultza sozialista eta komunistak sortuko dira XX. mendean zehar, gaur egungo munduan oraindik existitzen diren gobernu mota batzuk ekarriko zituztenak. Baina hala eta guztiz ere gogoratu behar da Industri Iraultzari buruz eta langileen klaseetan izan zituen ondorio txarrei buruz hitz egiten dugunean, Europaren kasua aurkezten dugula; zeren oraindik Hirugarren Munduko herri askotan langila askok, umeak barruan, Europan garai horretan bizi ziren egoerak jasaten dituztela, eta askotan egoera hori larritu egin dela, askotan “Mundu Garatuaren” kontsumismo eta berekoitasunagatik.

[aldatu] Ikus, gainera

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu