Kleopatra VII.a
Wikipedia(e)tik
Kleopatra VII Philopator (K. a. 69 - K. a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena.
Anaia Ptolomeo XIII.enkin batera Egiptoko buru izan zen. Bere anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernatari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.
Oktaviok, Zesarren oinordekoak eta Marko Antonioren aurkariak, Erromako botere militar osoa eraman zuen Egiptora. Aktio izeneko batailan, Oktaviok Marko Antonio menderatu zuen eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuen K. a. 30eko abuztuaren 12an.