Manuel Lekuona
Wikipedia(e)tik
Manuel Lekuona 1894ko otsailaren 9an jaio zen Oiartzunen. Gasteizen apaiz ordenatu zen. Bertako apaizgaitegian, euskara eta euskal literaturaren eskolak eman zituen 1916tik hogei urtez.
Bertsolaritza eta poesiaren inguruan bereziki ikerketak egin zituen, eta bere ekarpen nagusia izan zen.
Euskaltzaindiaren laugarren presidentea izan zen, 1967an Jose Maria Lojendio ordezkatuz. 1970an Luis Villasantek bere lekua bete zuen.
Eusko Ikaskuntzak 1983tik Manuel Lekuona Saria urtero ematen du, lehenengoa egile honek berak jaso zuela.
1987ko uztailaren 30ean hil zen Oiartzunen.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Antzerkia
- 1932: "Maya. Andre Maya Erregiña"
- 1935: "Eun dukat"
- 1965: "Bi antzerki eta itzaldi bat [Eun dukat - Ameriketako osaba]. Santa Clara"
[aldatu] Bertsolaritza
[aldatu] Poesia
- 1948: "Iesus aurraren bizitza. Eresidun aur-poematxoa, bost kantetan"
[aldatu] Opera
- 1963: "Zigor" (opera).