Mohandas Karamchand Gandhi
Wikipedia(e)tik
Mohandas Karamchand Gandhi 1869ko urriaren 2an jaio zen. Mahātmā Gandhi izenez ere ezaguna da (sanskritoan, mahā ātmāk ‘arima handia’ esan nahi du). Politikari eta pentsalari indiar hau Indiar estatuaren sortzaileetariko bat da. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultza modu bezala aldarrikatzen du. Bere bizi osoan zehar edozein motako indarkeriaren aurka egon zen.
1948ko urtarrilaren 30ean indiar fanatiko batek erail zuen. Gandhiren printzipioek Martin Luther King, Jr., Lech Walesa edota Nelson Mandela bezalako demokraziaren aldeko eta arrazismoaren aurkako ekintzaile belaunaldi oso bat insipiratu dute.