Parisko Komuna
Wikipedia(e)tik
Pariseko Komuna hitzak Frantziar Iraultzeko Pariseko gobernuari egiten zion erreferentzia berez. Baina gaur egun, 1871ko martxoaren 18tik urte bereko maiatzaren 28rarte Parisen boterean egon zen gobernu sozialista izendatzeko erabiltzen da gehienbat.
1871ko Pariseko Komuna 1871ko udaberriko bi hilabetetan Parisen agindu zuen herri autoritatea izan zen («commune», frantsesez herri kontseilua da). Bere sorrerako baldintzek, bere dekretu polemikoek eta bere amaiera krudelak Frantziak historiako atalik garrantzitsuenetariko egiten dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Aurrekariak
Frantzia eta Prusiaren arteko gerra Frantziaren porrotarekin amaitzean Parisen sortu ziren tendentzi iraultzaileek eragin zuten herri altxamenduaren bidez ahal izan zen komuna. Prusiaren aurkako gerratea, Napoleon IIIak hasia 1870ean, Frantziarentzat hondamen bat izan zen eta urte bereko irailean Paris etsaiaren setiopean geratu zen. Azken urteetan aberats eta behartsuen arteko distantzia asko nabarmendu zen hiriburuan, eta goseak, prusiarren bonbardaketarekin batera, haserrea zabaldu zuen herrian. Langileak ideia erradikalagoak hartzen hasi ziren. Eskaera nagusienetako bat Parisek biztanleek aukeratutako gobernu autonomo bat behar zuela zen, baita ekonomiaren kudeaketa sistema juxtuago bat ere (ez zuen zertan sozialista izan beharrik).
1871ean, Louis-Adolphe Thiersk, gerora Frantziako presidente izango zenak, armistizio bat sinatu zuen prusiarrekin, non Parisen okupazioa onartu behar izan zuen. Pariseko hiritar gehinek ez zuten oso ongi hartu prusiarren okupazio hau.
Garai hartan, milaka paristar "Guardia Nazional" izena zuen herritar milizia bateko kide ziren, hiria defendatzeko asko hazi zena. Auzorik behartsuenetako bataloiek berain ofizialak aukeratzen zituzten eta hainbat kanoien jabe ziren. Guardia Nazionalak gogor egin zuten hiriaren defentsan eta orain ez zuten okupazioa onartzen, prusiarren presentzia hiriko area txiki batetara mugurazi zutelarik.
Guardia Nazionalaren Komite Zentral bat sortzek mugimenduak hasi ziren. Louis-Adolphe Thiers komite hori komite horrek boterea har zezakeenaren arriskua zegoela konturatu zen. Gainera, Guardia Nazionalak prusiarrak probokatzearen beldur zen.
[aldatu] Altxamendua eta Komunaren izaera
Prusiarrak denbora laburrean egon ziren Parisen, baina hiriak setiatuta jarraitu zuen gerraren indemnizazioen afera erabakitzen zen bitartean.
Aldi berean, Guardia Nazionalaren Komite Zentrala erradikalizatzen eta herritarren artean aginpidea irabazten hari zen. Gobernuak bere tropei Guardia Nazionalak Montmartren zituen kanoiak berreskuratzeko agindu zien, baina soldaduek Guardia Nazionalarekin eta bertako biztanleekin bat egin zuten. Bere general zen Claude Martin Lecomtek jendearen aurka tiro egiteko agindu zienean, zalditik jeitxiarazi eta fusilatu egin zuten Thomas generalarekin batera.
Iraultza segituan zabaldu zen hiritarren eta gainontzeko indar armatuen artean, eta Thiers presidenteak Versallesera ihes egin behar izan zuen oraindik leial zitzaizkion tropekin. Orain, Guardia Nazionalaren Komite Zentrala zen Pariseko gobernu bakarra: segituan aginteari uko egin zion eta komuna batetarako hauteskundeak deitu zituen.
Ideia ezberdinetako jende askok osatzen zuten arren, Komunak hasiera on bat eduki zuen, bi milioi biztanleko hiri bateko gutxiengo zerbitzuak mantentzea lortu zuelarik. Demokrazia sozial eta progresista batetara zuzendutako politika jakin batzuen inguruan kontsentsua ere lortu zuen. 60 egunetako iraupena soilik izan zuelarik, dekretu gutxi egin ziren, besteak beste: Hiritarrez osatutako gudaroste baten eratzea; Eliza eta estatua banatu ziren; denentzako hezkuntza bermatzen zuen sitema; errenten barkapena setioa amaitu arte; okindegietako gaueko lanaren abolizioa; gilotinaren ezeztapena; Guardia Nazionaleko kideen alargunentzako pentsioak; langileei lantegi batetaz jabetzeko baimena, nagusiak abandonatu ezgero... Komunak bandera gorria hartu zuen Frantziako bandera urdin zuri gorriaren ordez.
Komunaren Kontzilioa arlo nagusienetaz arduratzen zen arren, asanblada lokalek autonomia handia zuten. Sozialistak, anarkistak, Blanquistak, errepublikar liberalak... denak komunan integratuta zeuden. Gaurrarte mundu osoko anarkista eta sozialistek komuna goraipatu dute bertako ideia aniztasuna, langileen botere eta talde iraultzaile ezberdinen arteko kolaborazio maila handiagatik.
Friedrich Engelsen, Karl Marxen laguntzailerik hurbilenaren, iritziz, asanblada lokalen politika autonomoak, armada profesional baten gabeziak eta beste ezaugarri batzugatik, Komuna ez zen estatu bat, estatu hitzarekin ulertzen duguna, izan, estatuaren aboliziora zuzendutako trantsizio era bat soilik. Ze garapen izan zezakeen galdera teoriko bat izango da beti: segituan Versallesen eratutako armada berriak eraso egin zion.
[aldatu] Erasoa
Versalleseko gobernuaren indarrek apirilaren 2an eraso egin ziten komunari eta hiria gupidagabe bonbardatua izan zen. Courbevoie segituan erori zen eta Komunaren Versallesen aurkako erasoak porrot egin zuen. Defentsa eta biziraupena helburu nagusi bihurtu ziren. Pariseko emakume langileek paper garrantzitsua jokatuko dute hiriaren defentsan. Guardia Nazionalean parte hartu zuten eta bere bataloia ere osatu zuten, zeinarekin geroago Blancheko Jauregia heroikoki defendatuko duten.
Pariseko errefuxiatu eta exiliatuen komunitate atzerritarra ere laguntza handikoa izan zen: horien artean Jaroslaw Dombrowski, Poloniako ofizial ohia, Komunako generalik onena bihurtu zen. Komunak internazionalismoaren influentzi nabaria zuen eta hau dela eta Vendômeko Zutabea, Napoleon IIren garaipenak goraipatzen zituena eta Chovinismoaren sinbolotzat jotzen zena, eraitsia izan zen.
Atzerritik elkartasun mezu ugari heldu arren, ez zen komunarentzat laguntza konkreturik heldu, Thiersek Parisetik informazio guztia ateratzea eragotzi bait zuen. Gainontzeko frantziar lurraldean, Narbonne, Limoges eta Marsella mugimenduak zapalduak izan ziren.
Maiatzaren 21an Pariseko harresietako mendebaldeko ate bat irekia izan zen traizioz eta Versalleseko tropek hiriaren errekonkistari ekin zioten, lehenik auzorik aberatsenak hartuz, non begi onez hartuak izan ziren.
Komunaren ezaugarri positibo bat izan zen zentralitate eza desabantaila bihurtu zen, asanblada lokal bakoitzak bere kontura egin bait zuen borroka estrategia global bat eman beharrean, eta horrela bata bestearen ondoren garaituak izan ziren. Versallesekoek agindu zentral bat eta artileria modernoa zituzten.
Erasoan zehar, gobernuko tropek hainbat hiritar errugaberen erahilketaren erantzule izan zen: atxilotuen aurka tiro egin zen eta exekuzio multipleak ohiko gauza bihurtu ziren. Gobernuak 900 bat gizon galdu zituen denera. Heriotza hauek hainbat aldiz bidertuta mendekatuak izango ziren.
Erresistentziarik gogorrena ekialdeko langileen auzoetan egon zen, zortzi egunetako kale borroka gogorra egon zen (La Semaine sanglante, aste odoltsua). Maiatzaren 28an, Belleville eta Ménilmontanteko azken erresistentzia puntuak erori ziren.
Garaileek errepresioari gogor ekin zioten. Komunari edozein modutara lagundu izana krimentzat hartu zen, milaka lagun akusatuak izan zirelari. Hainbat «communards» gaur egun "Communardesen horma" izenez ezagutzen zen lekuan fusilatuak izan ziren, eta beste asko Versallesera eraman zituzten epaituak izateko. Egun askotan zehar milaka gizon, emakume eta haur Versalleseko kaleetara eramanak izan ziren, kartzela inprobisatu bihurtuak. Batzu fusilatuak izan ziren; asko lan gogorretara zigortuak eta beste asko bizi osorako Pazifiko irla desertuetara erbesteratuak izan ziren. Inoiz ez da jakin zenbat lagun hil ziren La Semaine Sanglantean zehar, baina kalkulurik optimistenak 30.000 hildakotik gora jotzen dute zifra, zauritu gehiagorekin eta 50.000 bat exekutatu edota presorekin; 7.000 pertsona Kaledonia Berrira erbesteratuak izan ziren. Gainontzeko presoentzat amnistia bat egon zen 1889an.
Paris salbuespen egoeran egon zen 5 urtez.
[aldatu] Komunaren retrospektiba
Pariseko goi klaseak eta garaiko historialari gehienak Komuna «jendetzaren agintearen» adibide garbia ikusi zuten, izugarria eta aldi bere explikaezina. Hala ere, gaur egungo historialari gehienek, eskuinekoak barne, Komunako hainbat erreformen balioa onartu dute eta zapaldua izan zen era basatia gaitzestu.
Ezkertiarren artean, askok Komuna moderatuegia izan zela pentsatzen dute, zegoen egoera larrian egonda. Karl Marxek larritzat jo zuen Komunak «momentu baliotxuak galtzea» hauteskunde demokratikoak antolatzen Versallesen aurkako erasoa jo beharrean. Frantziako banketxe nazionala, Parisen zegoena milioika frankoren erreserbarekin, ez zuten ikutu ere egin eta diruaren trafiko librea utzi zuten, bukaerarako Versalles finantzatzen lagundu zuena.
Komunista, anarkista eta ezkertiar askok Komuna demokrazia parte hartzailean oinarritutako sistema politikodun gizarte liberal baten eredutzat hartu dute. Marx, Engels, Bakunin, Lenin, Trotskyk... ikasgai teorikoak atera nahi izan zituzten Komunako experientziatik.
Pariseko komuna hainbat buruzagi komunisten ahotan egon da. Maok askotan egiten zion erreferentzia. Leninek, Marxekin batera, Komuna proletargoaren diktaduraren adibidetzat jotzen zuten. Hil zenean Komunatik gordetako bandera gorri batekin hilobiratua izan zen. Voskhod 1 espaziontziak Pariseko Komunaren garaikur bat zeraman. Boltxebikeek Sevastopol gerraontzia "Parizhskaya Kommuna" izenarekin berrizendatu zuten, Komunaren omenez.
[aldatu] Beste Komunak
Pariseko Komunarekin batera, beste hainbat altxaaldi izan ziren Lyon, Grenoble eta beste hainbat hiritan, eta denek, Parisekoa bezala, bizi laburra izan zuten.